Serge Poliakoff

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Serge Poliakoff errusiar jatorriko margolari frantsesa (Mosku, 1906 - Paris, 1969). Parisen jarri zen bizitzen 1923. urtean, eta Londresko Slade eskolan egin zituen pinturako ikasketak. Pintura klasikoa landu zuen hasieran, baina, Parisa itzulita, Kandisky, Freundlich eta Delaunay pintoreekin harremanetan hasi zen, eta lan abstraktuak egin zituen harrezkero; kolore bizien erabilera, beroena batez ere, da koadro horien ezaugarri nagusia. Nazioarteko sari ugari jaso zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Errusia
Artikulu hau Errusiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.