Shabako

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Shabako eskaintza eran erakusten duen estatua. New Yorkeko Arte Museo Metropoliarra.

Neferkara Shabako edo Shabako, Egiptoko XXV. dinastiako faraoi bat izan zen, Kushtarra. K. a. 716tik K. a. 702 arte gobernatu zuen, Egiptoko hirugarren tarteko aroaren garaian.

Manetonek Sabakon bezala aipatzen du, eta, Bakenrenef harrapatu eta bizirik erre ondoren, zortzi urtez gobernatu zuela dio, Sexto Julio Afrikanoren arabera, Sinzelo fraidearen bertsioan, edo hamabi urtez, Eusebio Zesareakoaren arabera, armeniar bertsioan. Herodotok, Sabakos deitu zuen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shabakoren harria, non Menfiseko teologia aipatzen den.

Shabako, bere anaia Piankhi edo Pijeren oinordekoa izan zen.

Egiptorako inbasio berri bat antolatu zuen, eta Sargon II.aren gobernupean zegoen Asiriar inperioaren mendetik aske mantentzen saiatzen da, neurri handi batean lortu zuena, Sargon II.a, beste eskualde batzuetan sortu ziren gatazkak zirela eta, nahiko arduratua ibili baitzen.

Egiptora iritsi berriak izan arren, Shabako eta bere familia oso interesaturik zeuden Egiptoren iraganagatik, eta bere garaiko arteak, antzinagoko garaiak oroitaraziko dituen estilo bat islatzen du.

Shabako, bere erregealdiko hamabosgarren urtean hil zen, eta El Kurruko bere piramidean lurperatua izan zen. Bere oinordekoa, bere iloba Shabitko izan zen, Piankhiren semea, Kusheko tradizioa jarraituz, non, anaia nagusiaren semearen aurretik, anaia izaten zen oinordekoa.

Bere garaiko testigutzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shabakoren garaipenaren oroitzapenezko kakalardoa.

Shabakoren erregealdian, Egipto osoan zehar, eraikuntza lan ugari abiatu ziren, bereziki Tebasen.

Shabakoren Harria deritzona, non, erregeak, Egiptoko Antzinako Inperioko zenbait dokumentu mantentzea agindu zuela erregistratuta dagoen, bere erregealdiko objekturik ezagunena da. Bertan, Menfiseko Teologia deskribatzen da.


Aurrekoa
Piankhi
Egiptoko faraoia
Egiptoko XXV. dinastia
Ondorengoa
Shabitko
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Shabako Aldatu lotura Wikidatan