Shenouda III.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Shenouda III.a
Shenouda III.a

1971ko azaroaren 14a – 2012ko martxoaren 17a
Aurrekoa Zirilo VI.a Alexandriakoa
Jaiotzezko izena Nazeer Gayed Roufail

Jaiotza 1923ko abuztuaren 3a
Sallam, Asyut, Egipto
Heriotza 2012ko martxoaren 17a
Kairo, Egipto
Erlijioa Eliza Ortodoxo Koptoa

Shenouda III (Koptoeraz Ⲡⲁⲡⲁ Ⲁⲃⲃⲁ Ϣⲉⲛⲟⲩⲟϯ ⲡⲓⲙⲁϩ ϣⲟⲩⲙⲧ, arabieraz: البابا شنوده الثالث), jaiotze izena Nazeer Gayed (arabieraz: نظير جيد), (Sallam, Asyut, Egipto, 1923ko abuztuaren 3a - Kairo, Egipto, 2012ko martxoaren 17a), Eliza Koptoaren Aita Santua, 117. Alexandriako Patriarka eta eta Afrika osoko Egoitza Santuaren Patriarka izan zen.

Bere kargua zela eta Shenouda III.a Alexandriako Patriarkatu Kopto Ortodoxoko Sinodo Santuaren burua eta Eliza Koptoarena zen. Ofizialki Bere Gorentasun Alexandriako Aita Santua, Egipto osokoa, Nubia, Etiopia eta Pentapolisekoa eta San Markosek ebanjelizatutako lurralde guztien Patriarka zen.

Kairoko Unibertsitatean arkeologia eta Kairoko seminarioan teologia ikasi zuen. Frai Antonios izenarekin ordenatu zen fraide Deir al-Surian monasterioan (Siriarren monasterioa). Bertan apezpiku izendatu zuen Zirilo VI.a Patriarkak, Shenouda III.a izena hartuta.

1971eko azaroaren 14tik aurrera Aita Santua izan zen Koptoentzat. Bere aitasantutzan lehenengo aldiz izan ziren apezpikuak Ameriketako Estatu Batuetan. Australian ere apezpikuak izendatu zituen eta Hego Amerikako Eliza Koptoa sortu. 1993an Eritreako Patriarka kargua sortu zuen.

1970eko hamarkadatik aurrera Kristautasunaren batasunaren alde lan egin zuen eta sineste ezberdinen arteko elkarrizketa bultzatu.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Shenouda III.a Aldatu lotura Wikidatan