Shevat

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Shevat edo Shvat (שְׁבָט, akadikozko Šabātutik, "jotzen duen euria", hilabete honetako eurien indarragatik, ipar hemisferioko neguko azkenak), hebrear egutegi modernoko bosgarren hilabetea da, Munduaren Sorrerarekin hasten dena, eta hamaikagarren hilabetea, Bibliako hilabete ordenaren arabera, Nisan hilabetetik hasten dena, hebrearrak, Egiptotik esklabutzatik irten izana ospatzeko.

Shevat hilabeteari Biblian emandako izena, soilik "hamaikagarren hilabetea" da, zenbaketa ordinala jarraituz, hebrear urteko gainontzeko hilabete guztiak bezala Toran: Berrogeigarren urtean, hamaikagarren hilabeteko lehen egunean, Moisesek israeliarrei hitz egin zien, Yahvehk eurei buruz agindu zion guztia azalduz" (Deuteronomio 1:3).

Bere egungo izenak, Shevat, bere jatorria, antzinako Babiloniako hilabeteen izenean du, akadikotik datozenak, eta, hemendik, bertan K. a. 586 eta K. a. 536 bitartean herbesteratutako judutarrek hartu zituzten, Nabukodonosor II.ak herbesteratu ondoren. Shevat hilabeta, bere izen babiloniar berriarekin, behin baino ez da agertzen: "hamaikagarren hilabetea, Shevat hilabetea dena". (Zakarias 1:7).

Tu Bishvat, "Zuhaitzen Urte Berria", Shevat hilabeteko 15. egunean ospatzen da Israelen almendrondoen loraldiarekin bat egiten duena.

Shevat hilabeteak, beti 30 egun ditu, eta ipar hemisferioko neguko hilabete bat da, gregoriar egutegiko urtarrila eta otsailarekin parekatzen dena, urtearen arabera. Zodiakoko bere zeinua, Aquarius da, euri garaiaren amaiera eta ibaien eta ur iturrien isuri oparoaren amaiera garaia izateagatik.

Jai judutarrak Shevat hilabetean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tu Bishvat, "Zuhaitzen Urte Berria" -Shevat hilabeteko 15. egunean, hebrear egutegiak, bere lau "urte buru"etako bat ezartzen duen garaia: neguko loaldiaren ondoren, zuhaitz eta landareen udaberriko berpiztea ospatzen duena.


Aurrekoa
Tevet
Hebrear egutegiko hilabetea
Shevat
Ondorengoa
Adar (hilabetea)