Sigyn

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Loki eta Sigyn. M.E. Winge, 1863

Sigyn, eskandinabiar mitologian, Lokiren emaztea zen, honekin, Narfi eta Vali izan zituelarik.

Loki, Baldur hiltzeagatik hiru harkaitzetara lotua izan zenean, Sigynek ez zuen bertan behera utzi. Aldiz, Lokirengana erortzen zen sugearen pozoia kopa batean bildu zuen. Kopa betetzen zenean, Sigynek hustu egiten zuen, eta, orduan, erortzen jarraitzen zuen pozoiaren zati bat, Lokiren begietan erortzen zen, eta hau, oinazez aieneka aritzen zen, dardarak eta lurrikarak eraginez.

Bere izenak, iturri batzuen arabera, "garaipen emalea" esan nahi du. Sigynen beste izen bat, Sigunn da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sigyn Aldatu lotura Wikidatan