Heimdal

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Heimdalek, Lokik lapurtutako Brisingamena itzultzen dio Freiari

Heimdal (antzinako eskandinavieraz Heimdallr, Heim = "etxea" baina dallr ezezaguna) argiaren jainkoa da eskandinaviar mitologian, Odin eta basurde odolez elikatu zuten bederatzi erraldoi emeren semea da. Ikusmen zorrotza zuen, entzumen fina, eta zenbait egun eman zitzakeen lorik egin gabe. Baina, trukean, ezin zuen berbarik egin. Bere zentzumenak hain ziren finak, ezen belarra hazten entzuten zuela, honen ondorioz, jainkoen egoitza zen Asgarden zaindari izendatua izan zelarik, baita Bifrostena ere, bertarainoko zubi funtzioak egiten dituen ostadarrarena ere.

Eskandinaviar mitologiaren arabera, Odinek oparitu zion Gjallarhorn izeneko tronpeta batekin, jainko eta erraldoien arteko gerra iragarriko du, honen ondoren, munduaren amaiera, Ragnaröka iritsiko delarik. Heimdalek borrokan parte hartuko du, Loki jainko gaiztoak hilko duelarik. Baina botere ikurra izango da, Ragnarökean eroriko den azken jainkoa izango baita. Tradizio eskandinaviar batek, lurrera jaitsi, eta, hiru emakumetan, hiru leinu edo kastak sortu zituela dio: printzeak, mendekoak eta mirabeak.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Heimdal Aldatu lotura Wikidatan