Helheim

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Helheim, Hellheim edo soilik Hel eskandinaviar mitologian, Yggdrasileko bederatzi munduetako bat da. Heriotzaren erresuma bezala ezagutzen da, eta, bederatzi munduetako beste bat den Niflheimen zatirik sakon, ilun eta beltzenean zegoen. Lokiren munstrozko alaba zen Helak gobernatzen zuen, eta, sarrera, Garm izeneko zakur batek zaintzen zuen. Helheim eta Niflheim, mundu bera bezala lotzen dira, baina ez da hala: Niflheim, nagusiki, hotza, izotza eta iluntasunaren erresuma da, eta, bertan, heriotza eta galtzea ere ohikoak diren arren, zehazki bi hauek ematen diren mundua, Helheim da, heriotzaren hiriburua, nolabait esateko.

Mundu honetan amaitzen zuten gaixotasun edo zahartasunez hil zirenak, eta, behin bertan sartuz gero, jainkoek ere ez zuten irteterik, mundua inguratzen zuen Gjöll ibai amaiezin, agorrezin eta zeharkaezinaren ondorioz.

Jakina, gaizkile guztiak Helheimera joango dira, baina, hauentzako, Helheimen, gune bereziak daude.

Nastrand (gorpuen hondartza), Nastrond edo Nastrandir bezala ere ezagutua, pertsona doilor, hiltzaile eta gezurti nabarmenen arimak joango diren Heleko gela bat da. Nastranden, Helheimeko gainontzeko tokietan bezala, eguzkiak ez du sekula distira egiten, eta gelako portu guztiak, iparralderantz irekitzen dira. Hormak, guztiak barnera begira dauden sugez estalita daude, pozoia etengabe botatzen dute, eta, beraz, pozoia barra-barra isurtzen da gelatik, eta guztia lurrun pozoitsuz betetzen du. Uste denez, Nastranda izan zen kristauen infernuaren irudikapenerako eredua.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Helheim Aldatu lotura Wikidatan