Loki (jainkoa)
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau eskandinaviar jainko bati buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Loki.
Loki jainkoaren irudia XVIII. mendeko islandiar eskuizkribu bateko margolan batean ikusgai. |
||
| Pertsonaia Mitologikoaren Ezaugarriak | ||
|---|---|---|
| Mota | Jainko Mitologikoa | |
| Mitologia | Eskandinaviar mitologia | |
| Lekua | Eskandinavia | |
Loki Eskandinaviar mitologiako jainko iruzurgilea da. Farbauti eta Laufey erraldoien semea, bi anai ere badituelarik: Helblindi eta Býleistr. Edda istorio bildumen arabera "iruzur guztien jatorria da" eta bere kabuz jainko-jainkosekin nahastu omen zen, Baldr jainkoaren hilketa jazo arte Odin jainko nagusiaren anaitzat jotzen omen zuten. Gertakizun horren ondoren Æsir zirelakoek Loki atzeman eta hiru haitzerara lotu zuten. Bere loturetatik askatu eta jainkoen aurka Ragnarök guduan borrokatuko omen da.
|
|||||||||||||