Klovis I.a
Wikipedia(e)tik
Klovis I.a (Hlodovic, 465 - Paris, 511) frankoen erregea izan zen (481 - 511). Bere aita Txilderiko I.a hil zenean (481), Tournaiko franko saliarren errege izendatu zuten. Klotildekin ezkondu zen.
486ean, Soissonsko batailan Siagrio jeneral erromatarra garaitu zuen. alaman irabazi zituen (495) eta burgundiarrak ere (500).
Alariko II.a garaitu eta hil egin zuen Vouilléko guduan (507). Monarkia frankoaren fundatzailea eta Galia osoko errege bakarra izan zen. Erromako berant inperioaren Ekialdeko enperadoreak patrizio titulua eman zion.
Bere emazte Klotideren eta Reimseko San Remigio apezpikuaren eraginez katolizismora aldatu zen; katolizismoa babestu eta Orléansko kontzilioa bildu zuen (496an gutxi gorabehera). Bere heriotzaren ondoren, erresuma bere lau semeen artean banatu zen: Txildeberto, Klodomiro, Klotario eta Therry.

