Soziedad Alkoholika

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Soziedad Alkoholika
Soziedad Alkoholika 2007ko Lonjas Rock festibalean
Soziedad Alkoholika 2007ko Lonjas Rock festibalean
Datuak
Ezizenak SA
Jatorria Gasteiz (Araba)
Musika mota Thrash metal, crossover thrash, hardcore punk
Urteak 1988 - Gaur egun
Webgunea www.soziedadalkoholika.com
Taldekideak
Juan
Jimmy
Iñigo
Pirulo
Roberto

Soziedad Alkoholika (SA ere deitzen zaio) 1988an Gasteizen (Araba) sortutako crossover thrash musika taldea da. Juan (ahotsa), Jimmy (gitarra), Oskar (gitarra), Roberto (bateria) eta Iñaki (baxua) izan ziren taldearen hasierako partaideak. Militarismo, faxismo, arrazakeria edo sexismoa dira euren letretan gogor kritikatzen dituzten gaietako batzuk. Disko kopuru ederra saldu dute Espainia osoan (350.000 baino gehiago) eta 1995ean, Ratas zuzeneko albuma Urrezko Diskoa izatera iritsi zen, hau da, Espainian 50.000 ale bahino gehiago saldu zituen.

Explota Zerdo eta Síndrome del Norte kantuen letrak direla kausa, 2004an Asociación Víctimas del Terrorismok (AVTk) SA salatu zuen, ustezko terrorismoaren goraipamena egiten zuelakoan. Urte bereko irailean, Baltasar Garzón epaileak bertan behera utzi zuen kasua. [1]. 2005eko otsailean berriro taldearen kontrako elegitea ez zuen onartu. Hala ere, AVTk, berriz, beste elegite bat aurkeztu zuen Espaniako Auzitegi Nazionalean 2005eko abenduan, Fernando Grande-Marlaska epaileak onartu zuena. [2].

SAk behin baino gehiagotan adierazi du ETA babesten ez duela, [3][4] baita AVTk euren kantuen letrak gaizki ulertzen dituela.

AVTren zein beste elkarte batzuen (esate baterako Partido Popularrena) presiopean, taldeak kontzertu andana bertan behera utzi behar izan du. El Corte Ingles merkataguneak SAren diskoak salmentatik at kendu egin ditu. [5].

2008. urtean, Roadrunner ziliguarekin sinatzen dute diska berria ateratzeko, azkenin Mala Sangre deituko zena

2009. urtean, Javi gitarra-jotzaileak taldea uzten du, SAk laukote moduan sesion #2 diska grabatuz bere martxa eta gero. Diska grabatu ostean, Iñigo sartzen da taldean 2. gitarra-jotzaile bezala.

Gaur egungo partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Juan (ahotsa)
  • Jimmy & Iñigo (kitarrak)
  • Pirulo (baxua)
  • Roberto (bateria)

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SA 2008ko Viñarock jaialdian.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]