Stade de France

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Stade de France
St. Denis
Finale Coupe de France 2010-2011 (Lille LOSC vs Paris SG PSG).jpg
Frantzia Stade de France kiroldegiaren barnekaldeko ikuspegia.
Datuak
Kokalekua Paris, Frantzia
48°55′28″N 2°21′36″E / 48.92444°N 2.36000°E / 48.92444; 2.36000
Inaugurazioa 1998ko urtarrilaren 18a
(eraikitzea 1995)
Mota belarra
Edukiera 80.000 ikusle
Neurriak 105 x 70
Jabea Frantziako Errugbi Selekzio Nazionala
Frantziako Futbol Selekzio Nazionala

Stade de France (euskaraz Frantziako Estadioa) Frantziako kiroldegi handiena da, 78.782 pertsona izateko ahalmena du bere futbola/errugbi konfigurazioan. 1998ko urtarrilak 28an inauguratu zen Frantzia - Espainia partidarekin. 1998ko Futbol Mundu Koparako amaitu zen eraikitzetik, beste zenbait kirol jardunaldietarako ere diseinatu zen (futbola, errugbia, atletismoa, froga automobilistikoak), kontzertuak eta orokorrean edozein ikuskizun erraldoietarako. Kiroldegi hau Saint-Denisen dago kokatua, Parisko iparraldean.

Bere ikusle gaitasuna 70.000 eserleku (atletismoa), 78.782 (futbola eta errugbia) eta 80.000 (kontzertuak, ikuskizunak) artean dago, bere behe harmaila atzeragarriei esker.

Eraikin honen helburua La Plaine-Saint Denis eremuaren ezagupen eta garapenean datza, gainbehera ekonomia jasan duten gune industrialak lo-hirietan bihurtu dira, hirugarren sektoreko jardunaldi berriei arnas emanaz. Stade de France zelaiak inguruko enpresen norabideei aurpegi berri bat eman die.

Gune honi komunikabide ezin hobeek on egin diote: 2 geltoki RER (B eta D norabideekin), metroko geltokia eta zenbait autobus norabideekin loturak, Parisko nahiz iparralde, mendebalde edo erdigunearekin.

Diseinatu zuen arkitekto taldea Michel Macary, Aymeric Zublena, Michel Régembal eta Claude Costantini arkitektoez dago osatuta (SCAU eta C. R. Architecture agentzien elkartea). Proiektuaren burua Tom Sheehan arkitekto ipar-amerikarra izan zen, proiektu honetan egindako lanarengatik Frantziako Arkitektura Akademiaren Zilarrezko Medaila irabazi zuelarik. Kudeaketa eta mantentzea Bouygues enpresaren esku gelditu zen, GTM, Vinci eta STF azpi-ordezkaria.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Stade de France Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 48°55′28″N 2°21′36″E / 48.924445°N 2.36°E / 48.924445; 2.36