Murrayfield Stadium
| Murrayfield Stadium kiroldegiko barnekaldeko armailak. |
|
| Datuak | |
|---|---|
| Kokapena | Murrayfield, Edinburgh |
| Inaugurazioa | 1925 |
| Mota | belarra |
| Edukiera | 67.800 ikusle |
| Neurriak | - |
| Jabea | Eskoziako errugbi selekzioa Edinburgh Rugby Edinburgh Sevens Heart of Midlothian |
Murrayfield Stadium (euskaraz "Murrayfield Estadioa") nagusiki errugbiaren inguruko kiroldegia da. Murrayfield-en kokatua dago, Edinburghen inguruan, Eskozian. 1925ko martxoaren 13an inauguratu zuten eta 1995an erabat eraberritu. 67.800 ikusle izateko gai da, denak eserita.
Eskoziako Errugbi Batasunaren egoitza da eta errugbi munduan ikur ezaguna. Eskoziako errugbi selekzioak hemen jokatzen du bere inauguraziotik, 1925ko martxoaren 21an, Ingalaterraren aurkako partida jokatu zelarik. Urte hau izan zen, beren historian lehendabiziko aldiz, Slam Nagusia lortu errugbiko Bost Nazioen Torneoan.
Futbol partidak ere jokatzen dira Murrayfield-en. Eskoziar hiriburuko bi taldeetako bat den Heart of Midlothian-en egoitza da 2006/2007 denboralditik aurrera, Tynecastle Stadium-ak ez baitzituen UEFA-ren gutxiengo baldintzak betetzen. Musika taldeen emanaldiak ere izan dira bertan, adibidez U2 eta Red Hot Chili Peppers. 2005. urtean zehar Live 8 taldeak, The Corrs, Travis eta Texas taldeekin batera jo zuten.
|
|||||