Staglienoko hilerri monumentala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hilerriaren ikuspegia

Staglienoko hilerri monumentala (cimitero monumentale di Staglieno italieraz eta çimiteio de Stagén genoveraz), Italiako Genova hiriko muino batean dagoen hilerri monumental bat da. Bere eskulturengatik da ospetsua, Europako hilerririk handienetako bat delarik, kilometro karratu bat baino gehiagoko azalerarekin.

1851n inauguratu zen. Lorategiak, Carlo Barabino arkitekto genuarrak diseinatu zituen, eta bertan, Agriparen Panteoiaren kopia bat dago. Hilerrian, Oscar Wilden emazte zen Constance Lloyd, Ferruccio Parri, Fabrizio De André, Nino Bixio eta Giuseppe Mazziniren hilobiak daude. Bertan euren lanak dauden eskultoreen artean, Leonardo Bistolfi, Giulio Monteverde eta Edoardo Alfieri daude.

Bere The Innocents Abroad lanean, Mark Twainek laburki laudatzen du hilerria. Hilerri hau, Lee Friedlanderrek 2003an eginiko argazki liburu baten gaia izan zen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Staglienoko hilerri monumentala

Koordenatuak: 44°25′48″N 8°57′00″E / 44.43008711136956°N 8.949973583221436°E / 44.43008711136956; 8.949973583221436