Stalingradeko bataila
Wikipedia(e)tik
|
Stalingradeko bataila |
|||
|---|---|---|---|
| Frontea | Ekialdeko Frontea | ||
|
|
|||
| Borrokalariak | |||
|
Alemania |
SESB |
||
| Indarrak | |||
| 675 tanke 732 hegazkin 1.011.000 gizon |
1.463 tanke 1.115 hegazkin 1.103.000 gizon |
||
| Biktimak | |||
| 750.000 hildako edo zauritutako 250.000 bahitu |
700.000 hildako edo zauritutako 40.000 zibil hilak |
||
| Ondorioa | |||
|
|
|||
Stalingradeko bataila Stalingraden, gaur egungo Volgograd hirian, Bigarren Mundu Gerran Alemaniak eta Sobiet Batasunak elkarren aurka eginiko borroka izan zen, 1942ko abuztuaren 21ean hasia eta 1943ko otsailaren 2an amaitua. Data horien artean, alemaniarrek hiriaren inguruko setioa, hiri barneko borroka eta sobietarren kontraerasoa, zeinek azkenean Alemaniako Seigarren Armada harrapatu eta suntsitu zuen, hartzen dira kontuan. Historia osoan hildako gehien eragin zuen batailatzat jotzen da eskuarki, bi aurkarien hildakoen kopurua 1,5 miloira iristen baita.
Bataila honek Ekialdeko frontean norabide aldaketa ekarri zuen. Horren ondorioz, Ardatzeko armadek 850.000 inguru hildako izan zituzten, eta arma nahiz hornigai andana ere galdu zuten. Alemaniak eta bere aliatuek galera horiek ezin izan zituzten berriro gainditu, eta, azkenean, Ekialdeko Europatik atzera egin behar izan zuten, 1943-1944ko borroken ondoren batik bat. Sobietarrak, baja franko jasota ere, Stalingradeko garaipenari esker, Sobiet Batasuna askatzen hasi ahal izan ziren, 1945ean Hirugarren Reicharen gaineko erabateko garaipena lortu arte.

