Kroaziako Estatu Independentea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kroaziako Estatu Independentea
Nezavisna Država Hrvatska, NDH
1941 – 1945
Italiako protektoratua (1941-1943)
De facto Alemaniaren txotxongilo estatua (1941-45)
Kroaziako Estatu Independenteko bandera

Kroaziako Estatu Independenteko armarria

Kroaziako Estatu Independentea, 1943-45eko mugekin, gorri ilunez, ardatzak okupaturiko Jugoslavian.
Geografia
HiriburuaZagreb
Ekonomia
DiruaNDHko Kuna
Kultura
Hizkuntza(k)kroaziera
ErlijioaEliza Katoliko Erromatarra, Eliza Ortodoxoa, Luteranismoa, Islama
Historia
Aurrekoa
Jugoslaviako Erresuma
Ondorengoa
Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista

Kroaziako Estatu Independentea (kroazieraz Nezavisna Država Hrvatska, NDH) estatu txotxongiloa izan zen, Bigarren Mundu Gerran Alemania Naziak sorturikoa. Estatua 1941eko apirilaren 10ean eratu zen, Jugoslavia Ardatzeko potentziek inbaditu zutenean. Bosnia-Herzegovina osoa beretu zuen NDHk, Serbiako zenbait zonalderekin batera. Teknikoki, herrialdea monarkia eta protektoratu italiarra izan zen 1941eko maiatzaren 19ko Erromako ituna sinatu zenetik, 1943ko irailaren 8an jazotako Italiaren kapitulaziora arte, baina errege izateko aukeratuak, Aostako Aimone printzeak, kargua hartzeari uko egin zion, Italiak gehiengo kroaziarra zuen Dalmaziar kostaldea beretu izanarekin ez zetorrelako bat.

Izatez kontrola gobernuan zegoen Ustaxe mugimendu faxistaren eta bere Poglavnikaren, Ante Pavelić, esku zegoen, zeinak eragin alemaniarraren pean zeuden batez ere. Bere lehen bi urteetan, 1943ra arte, estatuak jabekide izan zituen Italia eta Alemania. Gainera, Dalmazia erdialdea zuzenean beretu zuen Italiak, Mare nostrum italiar bat sortzeko helburuan aurrera egiteko modura. Eragin italiarra 1943an amaitu zen, Benito Mussolini lider faxista egotzi ondoren.

Kroaziako Estatu Independentearen arraza-jomuga izan ziren juduak, serbiarrak eta ijitoak. Haien aurka eskala-handiko genozidio kanpainak egin ziren, Jasenovac kontzentrazio-esparrua moduko lekuetan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]