Leningradeko setioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Leningradeko setioa
Ekialdeko FronteaBigarren Mundu Gerra
Bundesarchiv Bild 101I-210-0142-13A, Russland, Generäle Höpner (m.), Landgraf.jpg
Jeneral alemanak Leningraden.
Data 1941ko irailaren 8a - 1944ko urtarrilaren 27a
Lekua Leningrad (Sobietar Batasuna)
Emaitza Sobietarren garaipena
Gudulariak
 Alemania
 Finlandia
 Italia
 Sobietar Batasuna
Buruzagiak
Alemania W.R. von Leeb
Alemania Georg von Küchler
Finlandia C.G.E. Mannerheim
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Georgi Zhukov
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Kliment Voroxilov
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Leonid Govorov
Galerak
 ??? 332.059 hildako militar
6.474 hildako zibil
632.253 gosez hildako

Leningradeko setioa, baita ere Leningradeko blokeoa gisa ezaguna (errusieraz блокада Ленинграда, blokada Leningrada), ardatzeko indarrek, Alemania nagusi, Leningrad hartzeko burutu zuten operazio militarra izan zen, Bigarren Mundu Gerraren testuinguruan, Ekialdeko Frontean garatu zena.

Setioa, Nordlicht (Aurora Boreala) operazioarekin hasi zen. Alemaniarren hasiera bateko helburua, hiria erasotu eta hartzea zen, baina sobietarrek antolatu zuten defentsa trinkoak, Leningrad erasotzaileen eskuetan geldi zedin eragotzi zuen. Errusiako hiririk garrantzitsuenetakoa eta aldi berean sinbolo handia izanik (Errusiar Iraultzaren hiriburua zen), sobietarrek hiriaren kontrolari eusteko neurri izugarriak hartu zituzten, hala nola, hiria gotortu, eraikin historikoak ez identifikatzeko sareez estali edota hiriaren osotasuna lur azpiko kargez josiz, alemaniarren eskuetan erortzen bazen, guztia ala guztia lehertarazteko. Erasotzaileek bertan sartzeko zituzten ageriko zailtasunez gain, behin hiria harturik bertako 3.000.000 biztanleen mantenua beren gain egonen zela ikusirik, Hitlerrek hiria setiatzea agindu zien bere indar militarrei, Leningradeko biztanleak gose eta hotzez hil zitezen. Setioaren iraupena, 900 egun ingurukoa izan zen, 1941eko irailaren 8tik 1944ko urtarrilaren 27ra luzatu baitzen.

Leningrad inguratua zegoelarik, bertako biztanleek gorriak ikusi zituzten, eta beren egunerokotasuna, bizirauteko etengabeko borroka bilakatu zen, antropofagia bezalako praktikak agertzeraino, elikagaien eskasia zela medio. Goseak eta hotzak, erasotzaileen artileriarekin batera, sekulako triskantza eragin zuten hiriko biztanleen artean, ehundaka mila familia beren etxeetan hil zirelarik. Aitzitik, 1943ko urtarrilaren 18an, sobietarrek hiri setiatura zeraman korridore bat irekitzea lortu zuten, izozturik zegoen Ladoga lakuaren gainetik pasatzen zena. Korridore honek, hirira gutxieneko hornidurak heltzea ahalbidetu zuen, hiria askatua izan zen arte. Setioaren eraginez, 1.200.000 pertsona hil ziren, gutxi gorabehera.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leningradeko setioa Aldatu lotura Wikidatan