Stalingradeko gudua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Stalingradeko gudua
(II. Mundu Gerra)

Frontea Ekialdeko Frontea
Sobietar gudariak, alemaniarren erasoaren zain, Stalingraden ingurumarietan
Borrokalariak
Flag of the NSDAP (1920–1945).svg Alemania
Errumania Errumania
Flag of Italy (1861-1946).svg Italia
Flag of Hungary (1920–1946).svg Hungaria
Flag of Independent State of Croatia.svg Kroaziako Estatu Independentea[1]
Flag of the Soviet Union (1923-1955).svg SESB
Indarrak
Hasieran:
  • 270.000 gudari
  • Artilleriako 3.000 pieza
  • 500 tanke
  • 600 hegazkin (irail erdialderako, 1.600)[2][3]

Sobietarrek kontraerasoa egitean:

Hasieran:
  • 187.000 gudari
  • Artilleriako 2.200 pieza
  • 400 tanke
  • 300 hegazkin[3]

Sobietarrek kontraerasoa egitean:

Biktimak
750.000 hilda, desagertuta edo zaurituta
91.000 preso
478.741 hilda edo desagertuta
650.878 zaurituta edo gaixo
40.000+ zibil hilda
Ondorioa
Armada Gorriak Stalingrad hirian Ardatzaren indarrak inguratu eta setiatu zituen, eta erresistentzia poltsak erabat suntsitu. Ondorioz, Aliatuen aldeko joera hartu zuen Bigarren Mundu Gerrak. Eastern Front 1942-11 to 1943-03--Velikiye Luki.png

Stalingradeko gudua Stalingraden, gaur egungo Volgograd hirian, Bigarren Mundu Gerran elkarren aurka borrokan aritu ziren Alemania eta haren aliatuak, alde batetik, eta Sobietar Batasuna, bestetik. Gudua 1942ko abuztuaren 21ean hasi zen, eta 1943ko otsailaren 2an amaitu. Emaitza porrot handia izan zen Alemaniarentzat, eta ezinezko egin zuen herrialde hark Ekialdeko frontean irabaztea.[4] Gudu hark buelta eman zion gerraren joerari: ordu arte Ardatzaren alde joan zen gerra; geroztik, Aliatuen alde.[5] Garai hartako hainbatek Europar zibilizazioaren salbaziotzat jo zuten Stalingradeko garaipena.[6]

Hilak guztira 1,5 miloi izan zirenez, zenbaitek historia osoan hildako gehien eragin zuen gudutzat jo dute, baina kontuan izan behar da Leningradeko setioan zenbait iturriren arabera 4.500.000 gizabanako hil zirela[7] (beste zenbait iturriren arabera, 1.117.000[8][9]); haietatik gehienak, goseak jota hildako zibilak.

Stalingradeko guduaren ondorioz, Ardatzeko armadek 850.000 inguru gudari galdu zituzten, eta arma nahiz hornigai andana ere galdu zuten. Alemaniak eta haren aliatuek galera horien hutsuneak ezin izan zituzten berriro bete, eta, azkenean, Ekialdeko Europatik atzera egin behar izan zuten, 1943-1944ko borroken ondoren batik bat. Sobietarrek, gudari asko galdu arren, Stalingradeko garaipenari esker, Sobietar Batasuna askatzen hasteko aukera izan zuten, eta 1945ean Hirugarren Reicharen gaineko erabateko garaipena lortuko zuten beren aliatuekin batera.

Von Paulus mariscalak Stalingraden aderazitakoa, 1943[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Ezin dugu ezta gure posizioetara atzera egin ere, gizonak jota erortzen baitira. Laugarren eguna egin dugu ezer ere jan gabe. Zer erantzun diezaioket nik, armadako komandantea naizen honek, gudari batek esaten badit: Koronela, ogi zati bat, mesedez! Azken zaldiak jan baditugu? Nola imaginatu gudariak zaldi hilaren gorpuari helduta, burua mozteko eta garuna gordinik irensteko? Nola jarrai dezakegu borokatzen neguko arropa ere ez duten gudariekin? Nork (...) hartu zuen bere gain hornigaiak airez ekartzea berma zitekeela esatearen ardura?"

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Stalingradeko gudua Aldatu lotura Wikidatan
  1. Beevor, Antony (1998). Stalingrad or Stalingrad: The Fateful Siege: 1942–1943 New York: Viking, 1998. ISBN 0-670-87095-1.
  2. Indar hori 1.600 hegazkinera handitu zen irail hasieran, Kuban eskualdetik eta Hego Kaukasotik indarrak ekarrita. [Hayward, Joel S.A. Stopped at Stalingrad: The Luftwaffe and Hitler's Defeat in the East, 1942–1943 (Modern War Studies). University Press of Kansas, 1998.]
  3. a b Bergström, Christer, (2007), Stalingrad – The Air Battle: 1942 through January 1943, Chevron Publishing Limited. ISBN 978-1-85780-276-4.
  4. Bellamy, Chris (2008). Absolute War: Soviet Russia in the Second World War, Vintage Books, 551–553. orrialdeak. ISBN 978-0-375-72471-8.
  5. "Battle of Stalingrad." Encyclopædia Britannica. 2009. Encyclopædia Britannica Online. 2009-05-06.
  6. Roberts, Geoffrey (2006). Stalin's Wars. Yale University Press, 154. orrialdea. ISBN 978-0-300-11204-7.
  7. Glantz, David (2001), The Siege of Leningrad 1941–44: 900 Days of Terror, Zenith Press, ISBN 0-7603-0941-8. 220. orrialdea.
  8. Сведения городской комиссии по установлению и расследованию злодеяний немецко-фашистских захватчиков и их сообщников о числе погибшего в Ленинграде населения ЦГА СПб, Ф.8357. Оп.6. Д. 1108 Л. 46-47.
  9. Harrison Evans Salisbury (1969). The 900 Days: The Siege of Leningrad. Da Capo Press.