Stanovoi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Stanovoi
Gailurra Skalisty mendia, 2482 metro m
Koordenatuak 56°20′00″N 126°00′00″E / 56.33333°N 126.00000°E / 56.33333; 126.00000Koordenatuak: 56°20′00″N 126°00′00″E / 56.33333°N 126.00000°E / 56.33333; 126.00000
Location Stanovoy Range.PNG
Mendilerroa Stanovoi mendiak

Stanovoi[1] (errusieraz Станово́й хребе́т) Siberia hegoaldean dagoen mendikate bat da, Errusia asiarrean.

Administratiboki Errusiar Federazioko Sakha errepublika eta Khabarovsk kraian daude.

Geografia[aldatu]

Stanovoi mendiak 720 kilometrotan hedatzen dira orokorrean mendebaldetik ekialderako norantza bat mantenduz, Olyokma ibaiaren haranetik (Baikal lakutik gertu) mendebaldean Mayar ibai laburraren haraneraino ekialdean, ia Okhotskeko itsasoan. Iparraldean dagoen Lena ibaiaren arroa hegoaldean dagoen Amur ibaiarenagandik banatzen dituzte. Yablonovy mendilerroa batzuetan Stanovoi mendikatearen hegomendebaldeko hedapentzat hartzen dira.

Tontorrik garaiena Skalisty mendia da, 2482 metro dituena eta mendilerroaren erdian kokatua dagoena. Stanovoi mendietako glaziar ugariak dira Lena ibaiaren iturri nagusia.

Stanovoi mendikatearen eskualdean ia ez da inor bizi.

Historia[aldatu]

Stanovoi mendiak historian 1689an sartu ziren, Nerchinskeko hitzarmenaren bidez Errusiar Inperioa eta Txinaren arteko muga bezala adierazi zenean. 1858an, Aiguneko hitzarmenaren bidez, aipaturiko bi herrialdeen arteko muga izateari utzi zioten eta erabat Errusiaren barnean geratu ziren.

Erreferentziak[aldatu]