Sylvia Earle

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Sylvia Earle

Bizitza
JaiotzaGibbstown (en) Itzuli1935eko abuztuaren 30a (88 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzatxinera
Hezkuntza
HeziketaDuke Unibertsitatea 1967) Doktoretza
Floridako Unibertsitate Estatala
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakitsas-biologoa, ozeanografoa, esploratzailea, botanikaria eta biologoa
Enplegatzailea(k)Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Jasotako sariak
KidetzaSociety of Woman Geographers (en) Itzuli

IMDB: nm1862168 Twitter: SylviaEarle TED: sylvia_earle Edit the value on Wikidata

Sylvia Earle, jaiotzaz Sylvia Reade (Gibbstown, New Jersey, 1935eko abuztuaren 30a) estatubatuar itsas biologoa, esploratzailea, botanikaria eta idazlea da. 1998az geroztik National Geographic-en dokumental ugari idatzi ditu. Sylvia Ozeanoen eta Atmosferaren Administrazio Nazionaleko lehen zientzialaria izan zen eta Time aldizkariak 1998an Planetako lehen heroia izendatu zuen.[1]

Ozeanoen egoera aztertzen eman du bere bizitza. Lehen Golkoko Gerran sortutako hainbat petrolio isuriek, hala nola, Exxon Valdez edo Deepwater Horizonpetrolio-ontziek zein petrolio plataforma bezalako eragindako kalteen azterketan ere kolaboratu du. 2018an Asturiasko Printzesa Konkordia Saria jaso zuen. [2] [3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia eta ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Earle 1935ean jaio zen Greenwich Township, Gloucester County, New Jersey eta Alice Freas (Richie) Earle eta Lewis Readeren alaba izan zen. Gurasoei izugarri gustatzen zitzaizkien kanpoko jarduerak, eta betidanik lagundu zioten alabari naturarekiko zuen interes goiztiarrean.[4] Earle neskatoa zela, familia Dunedinera, Floridako mendebaldeko kostara, joan zen .[5][6]

Sylvia Earle biologoa. Aitzindarien bidea. Iruñea.

Earlek St. Petersburg Jr. College (1952), Florida State Universityn Bachelor of Science egin zuen (1955); ondoren, Master of Science bat egin zuen (1956), eta psikologian doktoratu zen (1966) Duke Unibertsitatean.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1965ean doktoretza jaso ondoren, Sylvia Earlek urtebete eman zuen Harvarden ikertzaile gisa, eta gero Floridara itzuli zen Cape Haze Marine laborategiko zuzendari egoiliar gisa.[7] 1969an, Tektite Proiektuarekin bat egitea eskatu zuen. Instalazio hori Birjina Uharteetako kostaldearen parean dago, eta, horri esker, zientzialariak ikerketa-eremuan bertan bizi izan ziren zenbait astez. Urpean 1.000 ikerketa-ordu baino gehiago egin zituen arren, Earle programatik kanpo geratu zen. Hurrengo urtean, Tektite II-ko lehen emakumezko akuanauta-taldea zuzentzeko hautatu zuten.[8]

1979an, JIM jantziarekin murgildu zen itsaso irekian, loturarik gabe, Oahutik gertu dagoen itsas hondoan. Emakumeen errekorra ezarri zuen, 381 metroko sakonerakoa, eta mantendu egin du.[9][10] 1979an hasi zen Kalifornia Academy of Sciences eskolako fisiologia-kontserbadore gisa lanean, 1986ra arte.[7]

1980tik 1984ra, National Advisory Committee on Oceans and Atmosphere (ozeanoei eta atmosferari buruzko batzorde aholku-emaile nazionala) lanean jardun zuen.

Earlek laginak erakutsi dizkio akuanauta bati Tektiteren habitatean, 1970

1982an, Graham Hawkes, ingeniari eta diseinatzailea, Deep Ocean Engineering enpresa sortu zuten, itsaspeko sistema pilotuak eta robotikoak diseinatu, erabili eta haiei buruzko laguntza eta aholkularitza eskaintzeko.[11] 1985ean, Deep Ocean Engineering-eko taldeak Deep Rover itsaspekoa diseinatu eta eraiki zuen 1.000 metroko sakonerainoko ikerketarako.[12][13] 1986rako, Deep Rover probatu zuten, eta Earle Lee Stocking Island uharteko Bahametako prestakuntza-taldean sartu zen.[12]

Sylvia Earle doktorea JIM jantzi batean urpean igeri egiteko prestatzen ari da.
Sylvia Earleargazkiak ateratzen albatrosei,Midway Atoll National Wildlife Refuge, 2012
Sylvia Earle George W. Bushen ipar-mendebaldeko Hawaiiar Uharteetako Itsas Monumentu Nazionala onarpenean, 2006

Earlek 1990ean utzi zuen enpresa, National Oceanic and Atmospheric-en Administration-enChief Scientist (zientzia-burua) izendatu zutenean, eta hantxe egon zen 1992ra arte. Kargu horretan aritu zen lehen emakumea izan zen. Denboraldi horretan, eta petrolio-isuriek sortzen zuten inpaktuan izandako esperientzia kontuan hartuta, Earlek zenbait ikerketa-espedizioren buru izan zen 1991ko Persiako Golkoko Gerran, Irakek Kuwaiteko petrolio-putzuak suntsitzeak ingurumenean eragindako kaltea zehazteko.[4]

1992an, Earlek Deep Ocean Exploration and Research konpainia sortu zuen, itsas ingeniaritzako gaietan aurrera egiteko. Konpainia hori, gero Earleren alabak, Elizabethek, zuzendu du, ur sakonetako inguruneetarako ekipamenduak diseinatu, eraiki eta lantzen dituena.[14][15]

1998tik, Earle National Geographic Sozciety-ko esploratzaile egoiliarra da. Batzuetan, "Her Deepness" edo "The Sturgeon General" deitzen diote.[16][1]

1998 eta 2002 bitartean, Sustainable Seas Expeditions-en (Itsas espedizio jasangarriak) arduraduna izan zen. Bost urteko programa da, National Geographic Societyk babestuta eta Richardek eta Rhoda Goldman Fundek AEBren itsas santutegi nazionala aztertzeko sortua. Denboraldi horretan, Earle izan zen Sustainable Seas Expeditions saioen buru, eta Harte Research Institute for the Gulf of Mexico Studies erakundearen kontseiluaren buru izan zen Texas A&M-Corpus Christin, eta Google Earth-en Advisory Council for the Ocean delakoan ere bai. DeepWorker 2000 murgilgarria ere eman zuen, arrain-espezieak eta Stellwagen Bank National Marine Sanctuary-k erabilitako espazioa neurtzeko.[17]

2001ean, Earlek National Parks Conservation Associationen emandako Robin W. Winks saria jaso zuen, jendeak parke nazionalak ulertzeko egindako lanarengatik.[18]

2009an Mission Blue sortu zuen (Sylvia Earle Alliance, Deep Search Foundation eta Deep Search izenez ere ezaguna). Urte horretan bertan, milioi bat dolarreko TED saria jaso zuen, eta, horri esker, ozeanoak defendatzeko lanean jarraitu zuen.[10]

2010ean, Earleri Mexikoko Golkoko Deepwater Horizon hondamendian aholkulari aritzeko deitu zioten. Urte horretan bertan, Hagako Nazio Batuen Erakundearen Nazioarteko Konferentzian, Earlek 14 minutuko hitzaldia eman zuen Nazio Batuen 3.500 ordezkari eta enbaxadoreren aurrean.

2012ko uztailean, Earlek espedizio bat zuzendu zuen NOAAko Aquarius itsaspeko laborategira, Floridako Cayo Largo herritik gertu. Jacques-Ives Cousteauren Conshelf I proiektuaren berrogeita hamargarren urteurrena ospatu zuen espedizioak, eta koralezko arrezifeak eta ozeanoen osasuna ikertu zituen. Mark Pattersonek Earlerekin batera zuzendu zuen espedizioa. Bere akuanauta-taldean D.J. Rodillo itsaspeko zinemagilea eta M.Dale Stokes ozeanografoa ere bazeuden.[19]

30X30 mugimendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Earle 30X30 mugimenduaren sustatzaileetako bat da, eta 2030erako itsas uren %30 eremu babestu gisa ezartzea du helburu. Horrek igoera nabarmena ekarriko luke, 2021ean babestutako %6a da eta.[20][21]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2001ean Robin W. Winks saria, National Parks Conservation Associationen emana, jendeak parke nazionalak ulertzeko egindako lanarengatik.[18]
  • 2009an TED saria.[10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Sylvia Earle, Oceanographer Information, Facts, News, Photos. National Geographic.
  2. a b «La oceanógrafa de National Geographic Sylvia Earle, Premio Princesa de Asturias de la Concordia» ELMUNDO 13 de junio de 2018.
  3. a b Sylvia A. Earle - Premiados - Premios Princesa de Asturias - Fundación Princesa de Asturias. .
  4. a b Holloway, Marguerite. (April 1992). «Fire in Water» Scientific American 266 (4): 37–40.  doi:10.1038/scientificamerican0492-37. Bibcode1992SciAm.266d..37H..
  5. "Sylvia A. Earle". Encyclopedia of World Biography. Detroit: Gale, 1998. Biography in Context. Web. 14 Jan. 2016.
  6. Legendary ocean scientist to speak at Gulf Coast Community Foundation luncheon, Gulf Coast Community Foundation, December 9, 2019
  7. a b Sylvia Earle, PhD - NOGI. Academy of Underwater Arts and Sciences.
  8. Collette, BB. (1996). Results of the Tektite Program: Ecology of coral-reef fishes.. .
  9. Kesling, Douglas E. (2011). «Atmospheric Diving Suits – New Technology May Provide ADS Systems that are Practical and Cost-Effective Tools for Conducting Safe Scientific Diving, Exploration, and Undersea Research» In: Pollock NW, ed. Diving for Science 2011. Proceedings of the American Academy of Underwater Sciences 30th Symposium. Dauphin Island, AL: AAUS.
  10. a b c Sylvia Earle: My Wish? To Protect Our Oceans. .
  11. New York Times, "SCIENTIST AT WORK: Graham Hawkes; Racing to the Bottom Of the Deep, Black Sea", William J. Broad, 1993 August 3 (accessed 30 Juli 2012)
  12. a b English, JG. (1987). «DEEP ROVER submersible operations for science» In: Lang, MA (Ed). Coldwater Diving for Science ... 1987. Proceedings of the American Academy of Underwater Sciences Annual Scientific Diving Symposium 31 October – 1 November 1987 Seattle, Washington, USA.
  13. Griffin, James J; Sharkey, Phillip I. (1987). «Design of the next generation of research vessels» In: Lang, MA (Ed). Coldwater Diving for Science ... 1987. Proceedings of the American Academy of Underwater Sciences Annual Scientific Diving Symposium 31 October – 1 November 1987 Seattle, Washington, USA.
  14. About DOER Marine. DOER Marine.
  15. Earle (2009)
  16. White, Wallace. (1989-06-26). Her Deepness. .
  17. Auster, Peter J; Lindholm, James. (2005). «The Ecology of Fishes on Deep Boulder Reefs in the Western Gulf of Maine (NW Atlantic).» In: Godfrey, JM; Shumway, SE. Diving for Science 2005. Proceedings of the American Academy of Underwater Sciences Symposium on March 10–12, 2005 at the University of Connecticut at Avery Point, Groton, Connecticut. (American Academy of Underwater Sciences).
  18. a b «Awards and Recognition» National Parks Conservation Association.
  19. Celebrating 50 Years of Living Beneath The Sea. University of North Carolina Wilmington.
  20. «Campaign For Nature» Campaign For Nature.
  21. haggert. (2021-03-02). «Saving hope: One at-risk ocean hotspot at a time» Canadian Geographic.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sylvia Earle Aldatu lotura Wikidatan