Mexikoko golkoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mexikoko Golkoa

Mexikoko golkoa Mexiko, AEB eta Kuba artean kokatuta dagoen golkoa da. Golkoan, itsasbazterrak dituzten Mexikoko Estatuak Tamaulipas, Veracruz, Tabasco, Campeche, Yucatan eta Quintana Roo dira, estatubatuarrak berriz Florida, Alabama, Misisipi, Louisiana eta Texas dira.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Bere oinarria obalo baten itxura du, zabalera ia 810 itsas-milia (1.500 km) ditu eta jalkin-harriez eta hondamendiez beteta dago. Floridako itsasarteen bitartez Ozeano Atlantikoarekin lotura du; Mexiko eta Kuba artean kokatuta dagoen Yucatango Kanala, Karibe itsasoarekin lotzen zaio. Itsaso biek Amerikako Itsaso Mediterraneoa deritzona osatzen dute.

Mareak oso txikiak dira ozeanorekin lotura txikia duelako. Golkoaren oinarria 1,6 milioi kilometro karratutakoa da. Sakonera handien duen lekua 4.384 metrotara dago, Sigsbee Zuloan.

[aldatu] Arrantza

Golkoan arrain harrapatu daitezke: belarrain atlantikoa, muxarra, atuna, meroa, edo sardina.

[aldatu] Historia

Ziur asko, lurraren behea jotzearen ondorioz, ia 300 milioi urte sortu zen. Nahiz eta Kristobal Kolonek Amerika aurkitu, inoiz ez zen Mexikoko Golkorantz heldu. Golkora ailegatu zen lehenengo europearra, Amerigo Vespucci zen 1497an.

Aro Garaikidean azpimarratzekoa da 2010ean eremu honek jasandako hondamendi ekologikoa, Mexikoko golkoaren marea beltza hain zuzen ere, historia osoko larriena izan dena mundu osoan petrolioaren industriari lotuta.

[aldatu] Ikus, gainera

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak