Telomero

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kromosoma (ezkerrean) eta telomeroa (eskuinean).

Telomeroa (grezieratik telos "amaiera" eta meros "atala") DNAren egitura espezializatu bat da, DNA sekuentzia errepikakorrez eta nukloeoproteinez osatua, kromosomen muturretan dagoena.

Telomeroaren kate atzerakoiean (lagging strand) 5'-TTAGGG-3' errepikapenez osaturik dago. Sekuentzi aerrepikakor hau luze samarra da eta jarduera eoukleolitikoitk babestean inplikaturik dago.

Kate atzerakoiaren amaiera telomerikoak, telomerasa izeneko entzima konplexu baten aktibitatea behar du erreplikazioa izan dadin.

Nahiz eta primasak katea atzerakoiean sekuentzia haslea (primer-a) sintetizatu, bertan DNA polimerasa δ –k 3’ muturra libre izateko, harizpi amaieran ez da guztiz erreplikazioa emango eta horrezbeste, degradaziorako suszeptiblea izango da. Telomerasa konplexua zenbait proteinaz, RNA batez ( zeinen sekuentzia telomeroaren zati errepikakorren osagarria den), eta alderantzizko transkriptasa batez (zeinen jarduera kate atzerakoiaren 3’ muturrera luzatzen den) osaturik dago.

Telomerasaren alderantzizko transkripatasa aktibitatea TERT izeneko geneaz kodifikaturik dago (telomerase reverse transcriptase) eta RNA konponenetea TERC izeneko geneaz(telomerase RNA component) osatuta dago.

TERC RNA hexanukleotido sekuentzia errepikakor bat du 3’-AAUCCC-5’ zein 3 eta 20 kilobaseen artean luzatzen den. Sekuentzia hau TERC RNA duplex bat osatzen du DNAren kate atzerakoiarekin muturreko kromosoman. Kate atzerakoiaren 3’ muturra primer bezala balio dio alderantzizko transkriptasari (TERT) zeinek TERC RNA molde gisa erabiliz muturra luzatzen baitu.



Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Telomero Aldatu lotura Wikidatan