Teti (faraoia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Teti Egiptoko Inperio Zaharreko VI. dinastiako lehen faraoia izan zen, eta, Jürgen von Beckerathen arabera, K. a. 2322tik K. a. 2312 arte gobernatu zuen.

Abidoseko Errege Zerrendan eta Saqqarakoan, Teti (tti) deitua da. Manetonek, Othoesi, hala deitzen baitu, 33 urteko erregealdia ematen dio, Sexto Julio Afrikanoren arabera. Eratostenesek ere, 33 urteko erregealdia ematen dio, eta, Turineko Errege Kanonak, 21, faraoiaren izena irakurrezina den arren.

Eman ahal zaion azken urtea, seigarren abere errolda da, hamaika urte inguru, errolda horiek bi urtetik behin egiten baziren. Egiptologo gehienek, 10 eta 12 urte arteko erregealdia ematen diote.

Tetiren piramideko testuak, Saqqaran
Tetiren sarkofagoa, Saqqaran.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unis hil ondoren, Egiptoko V. dinastiako azken erregea izan zena eta oinordeko ezagunik utzi ez zuena, nahasmen garai labur bat egon zen, eta, beraz, Tetik hartu zuen tronua. Unisen alaba zen Iputekin ezkondu zen, bere erregealdia legitimatzeko (faraoiek, errege leinuko emakume batekin ezkondu behar zuten legitimotzat hartuak izateko). Bere alaba Sesheshet, Mereruka chatyarekin ezkondu zen.

Teti, gobernu zentralizatu bat ezartzen saiatu zen, Dyedkara Isesiren erregealditik, nomoetako gobernariek, geroz eta botere gehiago hartu baitzuten. Tetiren erregealdian, Unisen garaiko funtzionario eta administrari askok, euren karguetan jarraitu zuten.

Tetik, dekretu bidez, Abidosen lurrak eman zituen. Zenbait idazkunek, eskualdea, zergak ordaintzetik libre utzi zuen, uzta txarren ondorioz, agian. Denderan Hathorren gurtzarekin lotuak dituen lehen faraoi ezaguna da. Inperio Ertainean eta Egiptoko XIX. dinastian, "Teti, Ptahren maitea" epitetoarekin gurtua izan zen.

Kanpaina militar edo balizko aliantzei buruz ez da ezertxo ere ezagutzen, iparralde eta hegoaldeko lurraldeekin kontaktu diplomatikoek jarraitu zutela uste den arren. Hegoaldeko meatzeetan minerala ateratzea eta Siriatik zura inportatzea agindu zuen.

Manetonen arabera, bere goardia pertsonalak hil zuen, eta Saqqarako errege nekropolian lurperatua izan zen. Beharbada, Userkarak, balizko usurpatzaileak eginiko konspirazio bat izango zen.

Bere garaiko eraikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tetiren piramidearen hondakinak, Saqqaran.

Bere Piramidearen multzoa, Saqqara hegoaldean dago:

  • Piramidea, 52 metroko altuera duena, hondakinetan dago. Djoserren multzotik ehun metro ingurura eraiki zuen. Perryk aurkitu zuen 1839an, eta, ondoren, Auguste Mariettek industu zuen. Kameran, Piramideetako Testuak agertzen dira idatziak, eta apaindurarik gabeko sarkofago bat aurkitu zen, non momia baten besoa aurkitu zen, ziuraski faraoiarena.
  • Bere piramidetik gertu, ondoko piramide ugari dago: Bere emazte Juitena 1898an aurkitu zen, eta, jatorrian, mastaba bat zen. Bere beste emaztea zen Iputena, XX. mendearen hasieran. Piramidearen multzotik kanpo, bere gortetar, emazte eta chatyen piramideak daude.
  • Haraneko tenplua eta galtzada, oraindik ez dira industu.
  • Teti faraoiaren amaren piramideak, Saqqarako basamortuan aurkitu zena eta Zahi Hawass arkeologoak 2008an indusutu zuena, bere garaian, hamalau metroko altuera izan zuen, eta 22 metroko oinarria.

Faraoiaren estatua bat, piramidetik gertu aurkitu zen; gaur egun, Kairoko Egiptoar Museoan erakusten da.

Garai honetakoak dira Kagemni eta Mererukaren mastabak, azken hau, Saqqarako handiena eta modu bikainean apaindua dagoena.


Aurrekoa
Unis
Egiptoko faraoia
Egiptoko VI. dinastia
Ondorengoa
Userkara
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Teti (faraoia) Aldatu lotura Wikidatan