The Treasure of the Sierra Madre

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Treasure of the Sierra Madre
Sierra Madreko Altxorra
Datuak
Jatorrizko izenburua The Treasure of the Sierra Madre
Izenburua euskaraz Sierra Madreko Altxorra
Urtea 1948
Estreinaldia 1948ko urtarrilaren 6a
Generoa abentura
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak
Iraupena 126 min.
Aurrekontua 3.800.000$ inguru
Banatzailea Warner Bros
Zuzendaria
John Huston
Ekoizleak
Henry Blanke
Gidoilariak
B. Traven (eleberria)
John Huston
Aktoreak
Humphrey Bogart
Walter Huston
Tim Holt
Bruce Bennett
Musikagileak
Max Steiner
Argazkilariak
Ted D. McCord
Sariak
1948:
Zuzendari onenaren Oscar Saria
Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria
Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria
Film onenaren Urrezko Globo Saria - Drama
Zuzendari onenaren Urrezko Globo Saria
Gizonezko bigarren aktore onenaren Urrezko Globo Saria
Webgunea
IMDBko fitxa

The Treasure of the Sierra Sierra Madre edo 'Sierra Madreko Altxorra' John Hustonek 1948an zuzenduriko estatubatuar filma da. Bertan Humphrey Bogart, Walter Huston, Robert Blake, Tim Holt, Bruce Bennett eta Barton MacLane aktoreek lan egiten dute. Izen bereko Bruno Traven idazlearen eleberria oinarrituta dago. 3 Oscar Sari eta 3 Urrezko Globo Sari bereganatu zituen.

Argudioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1920. hamarkadan, Fred Dobbs (Humphrey Bogart) Tampico mexikar hirian modu aldrebesean bizi den estatubatuarra da. Ganoragabeko ugazaba batek bera eta beste koitadu batzuei ziria sartu eta euren diruarekin gelditzen da. Une horretan bere egoera berdinean dagoen Bob Curtin (Tim Holt) gizona eta Howard (Walter Huston) izeneko urre bilatzaile zahar bat ezagutuko dit. Topaketa honen ondorioz metal preziatu hori bilatzeko espedizio bati ekingo diote.

Urrea aurkitu eta behar duten kopurua pilatzea lortu dutenean Dobbs dirugosez erotu eta denarekin gelditzeko asmoaz gogoeta egiten hasiko da. Kinka larri honetan daudela, Gold Hat (Alfonso Bedoya) delakoaren buruzagipeko bidelapur talde baten aurka borrokatu eta bizirautea lortuko dute.

Itzulerako bidean, Howard zaharra indiar batzuei laguntzeko taldetik banandu eta Dobbsek Curtini tiro egingo dio, Dobbesek Curtin basamortuan hiltzat utziko du. Bidelapurreak Dobbsi berriz ere erasotu, hil, astoak lapurtu eta urre zakuak suntsitu egingo dituzte, urre hautsa hondar arrunta zelakoan. Howard indiar herriskan sendagile moduan bizitzeko geldituko da, Curtin berriz Estatu Batuetara itzuliko da.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oscar Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kategoria Pertsonaia Emaitza
Zuzendari onena John Huston Irabazle
Aktore onena Walter Huston Irabazle
Egokitutako gidoi onena John Huston Irabazle

Urrezko Globo Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kategoria Pertsonaia Emaitza
Film onenaren Urrezko Globo Saria - Drama Irabazle
Zuzendari onenaren Urrezko Globo Saria John Huston Irabazle
Gizonezko bigarren aktore onenaren Urrezko Globo Saria Walter Huston Irabazle

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktorea Pertsonaia
Humphrey Bogart in The Treasure of the Sierra Madre trailer.jpg
Humphrey Bogart
Fred Dobbs
Walter Huston in The Treasure of the Sierra Madre trailer.jpg
Walter Huston
Howard
Tim Holt in The Treasure of the Sierra Madre trailer.jpg
Tim Holt
Bob Curtin
Bruce Bennett in The Treasure of the Sierra Madre trailer.jpg
Bruce Bennet
James Cody

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Treasure of the Sierra Madre Aldatu lotura Wikidatan