Walter Huston
Wikipedia(e)tik
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Walter Thomas Huston | |
| Jaio | 1883ko apirilaren 5a | |
| York County, Ontario (Kanada) | ||
| Hil | 1950eko apirilaren 7a | |
| Hollywood, Kalifornia (Ameriketako Estatu Batuak) | ||
| Lan nabarmenenak | 1937 Dodsworth 1941 The Maltese Falcon 1946 Dragonwyck 1949 The Treasure of the Sierra Madre |
|
| Sariak | Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria 1949 The Treasure of the Sierra Madre |
|
| IMDB | IMDBko fitxa | |
Walter Thomas Huston (1883ko apirilaren 5a - 1950eko apirilaren 7a) Kanadan jaiotako aktorea izan zen, John Huston zuzendariaren aita eta Anjelica Hustonen aktorearen aitona.
Antzerkian hasi zen lanean (1924), eta handik gutxira Hollywoodera joan zen. 1929an aurreneko lan garrantzitsua egin zuen (The Virginian, Gary Cooperen ondoan). Hurrengo urteetan antzerkian zein zineman aritu zen, eta bere garaiko aktore bikainetako bat izan zen. Oscar saria jaso zuen 1948an, gizonezko bigarren aktore onenarena hain zuzen: semeak zuzendutako filmean aritu zen hartan (The Treasure of the Sierra Madre).
Filmografia [aldatu]
Oscar sarietarako izendapenak [aldatu]
- 1937 - Dodsworth: gizonezko aktore onenaren Oscar sarirako izendatua.
- 1942 - The Devil and Daniel Webster: gizonezko aktore onenaren Oscar sarirako izendatua.
- 1943 - Yankee Doodle Dandy: gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar sarirako izendatua.
- 1949 - The Treasure of the Sierra Madre: gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar sariaren irabazlea .