Timuridoen dinastia
|
Timuridoen dinastia |
|||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1370 – 1526
Monarkia |
|||||||||||||||
|
|
|||||||||||||||
Inperioaren eremu hedatuena (821 - 873) |
|||||||||||||||
| Hiriburua | Samarkanda, Herat | ||||||||||||||
| Hizkuntza(k) | persiera | ||||||||||||||
| Erlijioa | Islama | ||||||||||||||
| Eremua | 5.000.000 km2 | ||||||||||||||
|
|||||||||||||||
Timuridoak (persieraz تیموریان Teymouriān, turkieraz Timurlular) Tamerlanen oinordekoak dira, Timuridoen Inperioa eratu zutenak 1405 eta 1507 artean. Arbasoaren antzera, emir handi titulua zuten.
Tamerlan [aldatu]
Tamerlan ezaguna da eraso eta konkista ugarien ondoren eremu zabala menderatu zuelako, Erdialdeko Asia eta egungo Iran hartzen zituena. Haren erasoaldien artean aipatzekoa da Delhiko arpilaketa 1398an eta Otomandar Inperioaren aurkako garaipena 1402an.
Hauek izan ziren Tamerlanen lau semeak: Djahangir (1376an hila), Omar Xeikh I.a (1391an hila), Miran Xaa (1408an hila) eta Xaa Rukh.
Tamerlanen inperioak ez zuen fundatzailearen heriotza baino askoz gehiago iraun. Oinordekoek matxinaden aurka borrokatu behar izan zuten. Hala ere, zientziaren eta arteen garapena bultzatu zuten, Pizkunde Timuridoa izeneko garaia sortuz XV. mendean.
Pizkunde timuridoa [aldatu]
Pizkunde timuridoaren erdigune kulturalak Herat eta Samarkanda izan ziren. Aipatzekoak dira hiru pertsonaia:
- Ulugh Beg, Samarkandako agintaria eta astronomo aipagarria.
- Husayn Bayqara, Herateko emir handia 1469 eta 1506 artean, arteetako mezenas oparoa.
- Babur, Omar Xeikh II.aren semea, Ferganako agintaria 11 urtekin, 1504an Kabulen kokatu zen eta 1526an Iparraldeko India bereganatu zuen, eta Mogol Inperioa sortu.