Trentino-Adige Garaia
|
Trentino-Adige Garaia / |
|
|---|---|
| Hiriburua | Trento |
| Probintziak | Bozen-Hego Tirol Trento |
| Eremua | 13.619 km² |
| Biztanleria | 962.464 (2004) |
| Dentsitatea | 70,7 bizt / km² |
| Udalerriak | 339 |
| Eskualdeko burua | Lorenzo Dellai Luis Durnwalder[1] Unione per il Trentino (UpT) Südtiroler Volkspartei (SVP)[2] |
| www.regione.taa.it | |
Trentino-Adige Garaia edo Trentino-Hego Tirol[3] (Trentino-Südtirol alemanez, Trentino-Alto Adige italieraz, Trentin-Südtirol ladineraz) estatutu berezia duen Italiako eskualdeetakoa da, estatuko ipar-ekialdean dagoena.
Lurralde honek oso desberdinak diren esparru batzuk hartzen ditu: iparraldean Hego Tirol alemanduna eta hegoaldean Trentino italieraduna. Horrez gain, bi esparru hauetako zenbait haran Ladiniakoak dira. Bere lehen eskualde kontseilua 1948ko hauteskundeetan aukeratu zuten.
Eduki-taula |
Mugakideak [aldatu]
Iparraldean Tirol eta Salzburg (Austria), hegoaldean Veneto eskualdea, ekialdean Tirol eta Veneto berriro eta mendebaldean Grisonia Kantoia (Suitza) eta Lonbardia mugakide ditu.
Probintziak [aldatu]
- Bozen-Bolzanoko probintzia autonomoa: alde alemanduna, Hego Tirol alegia. Gherdëina eta Gran Ega haranak ladiniarrak dira.
- Trentoko probintzia autonomoa: alde italieraduna, Trentino alegia. Fascia harana ladiniarra da.
Hizkuntzak [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Eskualdeak txandakako bi presidente ditu.
- ↑ Presidenteen alderdiak hurrenez hurren.
- ↑ Euskaltzaindiak biak onartzen ditu euskararako; lehena gehiago nabarmentzen badu ere. Hala ere, Alto Adige Mussoliniren garaietan bultzatutako izena da eta bertako biztanleek Hego Tirol kontzeptuarekin atxikimendu zabalagoa dute.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Alemanez) (Italieraz) Webgune ofiziala.
- (Ingelesez) Eskualdeko gobernuaren gaineko azalpena.
| Italiako eskualdeak | ||
|---|---|---|
|
Abruzzo • Aostako Harana • Apulia • Basilicata • Calabria • Campania • Emilia-Romagna • Friuli-Venezia Giulia • Lazio • Liguria • Lombardia • Markak • Molise • Piemonte • Sardinia • Sizilia • Toskana • Trentino-Adige Garaia • Umbria • Veneto |
||