Titina Maselli
Titina Maselli | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Erroma, 1924ko apirilaren 11 |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1924ko apirilaren 11 - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 2005eko otsailaren 22a) |
Heriotza | Erroma, 2005eko otsailaren 22a (80 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Toti Scialoja |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta eszenografoa |
Titina Maselli (Erroma, 1924ko apirilaren 11 – 2005eko otsailaren 25a), margolari, eszenografo eta aktore italiarra izan zen.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Enrico Maselli arte kritikariaren alaba eta Francesco Maselli zuzendariaren arreba izan zen. Familia-ingurune intelektual eta artistiko bizigarri batek bultzatuta, 1948an egin zuen debuta artista gisa, Erromako Obelisco galerian bakarkako erakusketa batekin. Erakusketa ugaritako karrera baten hasiera izan zen Veneziako Bienalean 1950etik 1995era hainbat ediziotan eta Erromako Quadriennalean 1950etik 2000ra hainbat ediziotan egon zen. 1945ean, Toti Scialojarekin ezkondu zen.
1952tik 1955era New Yorken egin zuen egonaldi amerikarra garrantzitsua izan zen bere bilakaera artistikoan. Garai hartako bere lanakk dinamismo futuristaren mugimenduak ukitzen ditu estiloan. Austrian eta Parisen egonaldiak efgin ondoren Erromara itzuli zen eta Pop artetik hurbil dagoen adierazgarritasun batera hurbildu zen[1][2].
Parisen 1980tik aurrera eszenografian aritu zen, Bernard Sobel, Gilles Aillaud eta Carlo Cecchi bezalako antzerki zuzendariek Maselliren lanak estimatzen zituztelarik, antzerki lan ugaritan parte hartu zuen[1].
1991n Titina Maselli antologikoa (1948-1990 lanak) eskaini zioten, Mantuako Casa del Mantegnan aretoan[3].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b (Italieraz) Titina Maselli | s.t. foto libreria galleria. (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
- ↑ (Italieraz) «Momenti in movimento: Titina Maselli e la poetica del dinamismo, a Milano» ArtsLife 2019-09-14 (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
- ↑ (Italieraz) «MASELLI, Titina in "Dizionario Biografico"» www.treccani.it (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, italierazko Wikipediako «Titina Maselli» artikulutik itzuli da; zehazki, 2029-09-11ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.