Tommaso Traetta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tommaso Traettaren erretratua.

Tommaso Traetta (Bitonto, Bari, Napoliko Erresuma, 1727ko martxoaren 30a - Venezia, Veneziako Errepublika, 1779ko apirilaren 6a) italiar musikagilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duranteren eta Leoren ikasle izan zen; 1758-1765. urteetan Parmako dukearen kapera-maisu; 1765-1768. urteetan Veneziako kontserbatorioko zuzendari, eta 1768-1775. urteetan Katalina Handiaren gorteko musikagile San Petersburgon.

Berrogeita hamar bat opera idatzi zituen, batzuk italiar eta frantses ereduetan oinarrituta. Aipagarriak dira: Didone abbandonata (1757); Armida (1761); Sofonisba (1762); Antigona (1772). Bestalde, oratorio bat; mezak; moteteak, Stabat Mater bat eta ahotserako lanak idatzi zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]