Tony Curtis
Tony Curtis, jaiotzez Bernard Schwartz, (New York, 1925eko ekainaren 3a - Las Vegas, 2010eko irailaren 29a) Estatu Batuetako aktorea izan zen. Karrera luzea izan bazuen ere (100 film baino gehiago), 1950-1960 inguruan izan zuen arrakasta gehien: Houdini (1953), Sweet Smell of Success (1957), The Defiant Ones (1958), The Vikings (1958), Some Like It Hot (1959), Spartacus (1960), Taras Bulba (1962), The Boston Strangler (1968) eta abar.
Curtis Jamie Lee Curtis eta Kelly Curtis aktoreen aita ere bada.
Biografia
Tony Curtis Bronxen jaio zen, New Yorken, 1925eko ekainaren 3an. Emanuel Schwartz eta Helen Klein izan ziren gurasoak eta beste 2 senide ere izan zituen (Julius eta Robert). Gurasoak jatorri hungariarrekoak ziren, Mateszalkatik (Hungaria) eratorriak.
Tonyk 5 edo 6 urte egin arte ez zuen hungariarra besterik ikasi. Aita jostuna zen eta sendia denda atzean bizi zen, gurasoak alde batean eta Julius, Robert eta Tony bestean. Tonyren amari eskizofrenia diagnostikatuko zioten gerora eta anaia Robert ere itxi beharrean izan ziren gaixotasun berarekin.
Curtisek 8 urte egin zituenean, umezurtztegi batera eraman zuten Juliusekin batera. Hilabete eman zuten han bi anaiek, gurasoek ez baitzuten semeentzako elikadurarik. 4 urte geroago, kamioi batek Julius jo eta hil egin zuen.
Tony auzoko bandan zebilen, eskolatik piperra egin eta lapurreta txikiak tartean. 11 urte zituenean, bizilagun baten ahaleginak Boy Scouts kanpementu batera bidali zuen eta lanean hasteko grina etorri zitzaion. Seward Park High Schoolera joan zen eta 16 urterekin eskolako antzerkian parte hartu behar izan zuen.
Pearl Harborreko erasoaren ondoren, AEBetako Marinan alistatu zen eta Ozeano Bareko Urpekontzien indarrei batu zitzaien. II. Mundu Gerra amaieran, USS Proteusen zebilen. 1945eko irailaren 2an, Curtis japoniarren errendizioaren testigu izan zen, Tokioko badian zegoen barku batean.
Gero, New Yorkeko City Collegen ikasi zuen eta interpretazioa lantzen hasi zen. Unibertsitatean oraindik, Joyce Selznickek deskubritu zuen. David O. Selznick zine ekoizlearen ilobak zera esan zuen:
« | He was the handsomest of the boys! | » |
Mutil guztietatik ederrena zen! |
1948an, Curtis Hollywoodera iritsi zen (23 urte). Universal Picturesek izena aldatu zion eta Bernard Schwartz izan beharrean Tony Curtis izango zen handik aurrera. Saiatu ziren aktore gazteari esgrima eta ekitazioa irakasten, baina Curtisek esango zuenez, garai hartako interesak emakumeak eta dirua zituen.
Karrera artistikoa
Criss Cross (1949) filman egin zuen debuta eta berehala etorri ziren gehiago. Karrera luzea izan bazuen ere (100 film baino gehiago), 1950-1960 inguruan izan zuen arrakasta gehien: Houdini (1953), Sweet Smell of Success (1957), The Defiant Ones (1958), Some Like It Hot (1959), Spartacus (1960), eta abar.
Filmagintza
- Criss Cross (1949)
- City Across the River (1949)
- The Lady Gambles (1949)
- Take One False Step (1949)
- Johnny Stool Pigeon (1949)
- How to Smuggle a Hernia Across the Border (1949)
- Woman in Hiding (1950)
- Francis (1950)
- I Was a Shoplifter (1950)
- Sierra (1950)
- Winchester '73 (1950)
- Kansas Raiders (1950)
- The Prince Who Was a Thief (1951)
- Meet Danny Wilson (1952)
- Flesh and Fury (1952)
- No Room for the Groom (1952)
- Son of Ali Baba (1952)
- Houdini (1953)
- The All-American (1953)
- Forbidden (1953)
- Beachhead (1954)
- Johnny Dark (1954)
- The Black Shield of Falworth (1954)
- Six Bridges to Cross (1955)
- So This Is Paris (1955)
- The Purple Mask (1955)
- The Rawhide Years (1955)
- The Square Jungle (1955)
- Trapeze (1956)
- Mister Cory (1957)
- Sweet Smell of Success (1957)
- The Midnight Story (1957)
- The Vikings (1958)
- Kings Go Forth (1958)
- The Defiant Ones (1958)
- The Perfect Furlough (1958)
- Some Like It Hot (1959)
- Operation Petticoat (1959)
- Who Was That Lady? (1960)
- The Rat Race (1960)
- Spartacus (1960)
- Pepe (1960)
- The Great Impostor (1961)
- The Outsider (1961)
- Taras Bulba (1962)
- 40 Pounds of Trouble (1962)
- The List of Adrian Messenger (1963)
- Captain Newman, M.D. (1963)
- Paris, When It Sizzles (1964)
- Wild and Wonderful (1964)
- Goodbye Charlie (1964)
- Sex and the Single Girl (1964)
- The Great Race (1965)
- Boeing Boeing (1965)
- Chamber of Horrors (1966)
- Not with My Wife, You Don't! (1966)
- Arrivederci, Baby! (1966)
- Don't Make Waves (1967)
- On My Way to the Crusades, I Met a Girl Who... (1968)
- Rosemary's Baby (1968)
- The Boston Strangler (1968)
- Monte Carlo or Bust (1969)
- You Can't Win 'Em All (1970)
- Suppose They Gave a War and Nobody Came? (1970)
- The Persuaders (1971-1972)
- Mission: Monte Carlo (1974)
- Lepke (1975)
- London Conspiracy (1976)
- The Last Tycoon (1976)
- Casanova & Co. (1977)
- Sextette (1978)
- The Manitou (1978)
- The Bad News Bears Go to Japan (1978)
- Double Take (1979)
- Title Shot (1979)
- Little Miss Marker (1980)
- It Rained All Night the Day I Left (1980)
- The Mirror Crack'd (1980)
- The Scarlett O'Hara War (1980)
- Othello, the Black Commando (1982)
- Where Is Parsifal? (1983)
- BrainWaves (1983)
- The Fantasy Film Worlds of George Pal (1985)
- Club Life (1985)
- Insignificance (1985)
- The Last of Philip Banter (1986)
- Balboa (1986)
- The Passenger - Welcome to Germany (1988)
- Lobster Man From Mars (1989)
- Midnight (1989)
- Walter & Carlo In America (1989)
- Prime Target (1991)
- Center of the Web (1992)
- Hugh Hefner: Once Upon a Time (1992)
- Naked in New York (1993)
- The Mummy Lives (1993)
- A Century of Cinema (1994)
- The Immortals (1995)
- The Celluloid Closet (1995)
- Hardball (1997)
- Brittle Glory (1997)
- Alien X Factor (1997)
- Stargames (1998)
- Louis & Frank (1998)
- Play It to the Bone (1999)
- Reflections of Evil (2002)
- Where's Marty? (2006)
- Funny Money (2007)
- The Blacksmith and the Carpenter (2007)
- David & Fatima (2008)
- The Jill & Tony Curtis Story (2008)
Bizitza pribatua
Tony Curtis 6 aldiz ezkondu zen.
- Bere lehen emaztea, denetan ospetsuena, Janet Leigh (1927-2004) antzezlea izan zen. Ezkontzak 11 urte iraun zuen eta 2 alaba izan zituzten: Jamie Lee Curtis eta Kelly Curtis, biak aktoreak.
Hurrengoak ere bere emazte izan ziren:
- Jill Vandenberg Curtis
- Lisa Deutsch
- Andrea Savio
- Leslie Allen
- Christine Kaufmann
Azken urteak eta heriotza
1980tik aurrera, margotzeari eman zion eta Curtisen lientzo batek 25.000 $ egingo zituen gerora. 2007an, New Yorkeko Museo Metropolitanoan erakustaldia egin zuen eta Kaliforniako Carmeleko Tony Vanderploeg Gallery ere haren obra ikusteko leku aproposa da.
1995ean, Arte eta Letratako Ordena jaso zuen Frantzian. 2006an, Sony Ericsson Empire saria eman zioten eta izarra ere izan zuen Hollywooden. Tonyren dezepzioa, izendapena jaso bazuen ere, Oscar Saririk ez jasotzea izango zen.
2010eko irailaren 29an hil zen, 85 urte zituela, bihotzekoak jota Las Vegaseko bere bizilekuan. 2010eko urriaren 4an, Nevadako Green Valleyko Palm Memorial Park Cemeteryn eman zioten lur. Hiletan izan ziren alabak, Jamie Lee Curtis eta Kelly Curtis, Arnold Schwarzenegger, Ron Jeremy, Rich Little, eta Vera Goulet, Robert Gouleten alarguna, Kirk Kerkorian, Kirk Douglas edo Phyllis McGuire.
Sariak
- 1958an Gizonezko aktore onenaren Oscar Sarira nominatu zuten The Defiant Ones filmeagatik.
Kanpo loturak
- (Ingelesez) Aktorearen fitxa IMDB webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tony Curtis |