Topic on Wikipedia:Txokoa

Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluak

12
Theklan (eztabaidaekarpenak)
Gotzon (eztabaidaekarpenak)

Ez dut argi ulertzen. Ikusten dut zerrenda horretako artikulu guztiak aski landuak daudela. Zer egin beharko litzateke, gehiago luzatu, datu gehiagoz hornitu, kalitatez hobetu?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Artikuluek 30.000 byte baino gehiago (teknikoki 28.000 da, baina goazen borobiltzera) izan behar dituzte, kalitate altueneko bezala kontatzeko.

Gotzon (eztabaidaekarpenak)

Ederki, muga horretara iristea edo, ahal dela, gainditzea da helburua. Compris. Mila esker.

Theklan (eztabaidaekarpenak)
Theklan (eztabaidaekarpenak)
Theklan (eztabaidaekarpenak)

Aizue... sekulakoa! 22. hizkuntza gara jada, eta berriro ere gehien hazi garen hizkuntza, %1,91. Zeinen onak garen elkarrekin aritzen garenean!

Hemen artikulu batzuk hurrengo fasera pasatzeko gertu daudenak:

Eta, noski, hezkuntza programaren baitan jarritako horiek ere!

Theklan (eztabaidaekarpenak)

32. postuan geunden erronka hau hasi genuenean, eta urte erdia baino gutxiago pasata... 20. postuan gaude! Hilabetero gaude hazkuntzaren podiumean, eta hilabete honetan arabiera eta koreera gainditu ditugu. Ondo, ezta?

Hezkuntza programako artikuluak hedatzen jarraitzen badugu, aukera dugu urtea 18. postu inguruan amaitzeko.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Beno ba... zer esan... beste postu bat egin dugu gora eta dagoeneko 19. postuan gaude. Beste hilabete batez gehien hazi den hizkuntza izan gara.

Hezkuntza Programako artikulu horiek hedatzen jarraituz gero, ia ziur 18. postuan amaituko dugula urtea. Sekulakoa!

Zerrenda osoa hemen: m:List_of_Wikipedias_by_sample_of_articles

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Beste postu bat egin dugu gora eta jada 18. postuan gaude. Zaila izango da epe laburrean hortik gora egitea... baina jarriko bagina!

"Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluak" mezuari erantzun