Kriket

Wikipedia(e)tik
Cricket» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gazteak kriketean jokatzen Mendizabaleko aparkalekuan (Gasteiz)

.

Kriketa edo cricketa hamaika jokalariz osatutako bi taldek batez eta pilotaz elkarren aurka jokatzen duten kirola da. Kriket partidak obalo itxura daukan belarrezko zelaian jokatzen dira. Zelaiaren erdian joko-eremua den 22 yardako (20,12 metro) zoru zerrenda errektangular bat dago, pitch deitzen dena. Pitcharen buruetako bakoitzean egurrezko hagatxoz egindako leihatila bat jartzen da, wicket deiturikoa.

Kriketak ehunka urteko historia duela uste da, eta munduko bigarren kirolik hedatuena dela uste da. Nazioarteko Cricket Federazioak 100 herrialde baino gehiago biltzen ditu. Kirol honen forma modernoa Ingalaterran asmatu zen eta oso arrakastatsua da Commonwealtheko kideen artean. Indian, Pakistanen, Bangladeshen, Sri Lankan eta Australian cricketa kirolik praktikatuenen artean dago.

Jokoaren dinamika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokoaren dinamikari dagokionez, talde bateko jaurtitzaileak ukabila baten tamainako pilota gogor bat jaurtitzen du pitcharen mutur batetik bestera, aurkako taldearen wicketa jotzeko helburuarekin. Bateatzaile batek wicketa babesten du zurezko bate batekin. Gehienetan pilotak bote bat ematen du zoruan aurkako taldearen bateatzaileraino iritsi baino lehen. Artean, jaurtitzailearen taldeko gainerako kideak, zelai-jokalari deitzen direnak, zelaiko toki estrategikoetan kokaturik daude. Bateatzaileak pilota kolpatzen badu, ahalik eta urrutien bota behar du, lasterka egin eta pitcharen aurkako muturrera iristeko beta izan dezan. Horrela, bere taldeak lasterketa bat irabazten du. Zelai-jokalariek pilota harrapatu behar dute eta bateatzaileak lasterketa burutu dezan eragotzi behar dute, pilota pitcharen bi muturretako edozeinetara botaz. Horrez gain, aurkako taldearen bateatzailea kanporatu dezakete. Partidaren talde irabazlea lasterketa gehien egiten dituena da.

Munduko txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko Cricket Txapelketa 1975etik 4 urtetik behin (salbuespen batzuekin) antolatzen duten norgehiagoka da. Orain arteko irabazleak hauek izan dira, parentesien artean txapeldunordea agertzen delarik:

  1. 1975: Mendebaldeko Indiak (Australia).
  2. 1979: Mendebaldeko Indiak (Ingalaterra).
  3. 1983: India (Mendebaldeko Indiak).
  4. 1987: Australia (Ingalaterra).
  5. 1992: Pakistan (Ingalaterra).
  6. 1996: Sri Lanka (Australia).
  7. 1999: Australia (Pakistan).
  8. 2003: Australia (India).
  9. 2007: Australia (Sri Lanka).
  10. 2011: India (Sri Lanka).
  11. 2015:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kriket Aldatu lotura Wikidatan