Qingdao

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Qingdao

Azpiprobintzia mailako hiria
Txineraz
Pinyin
青岛
Qīngdǎo
Herrialdea
Probintzia
TxinaTxina
Shandong
Barrutiak 7
Konderriak 5
Alkatea
TAK ordezkaria
Xia Geng (夏耕)
Yan Qijun (阎启俊)
Koordenatuak 36°05′N 120°20′E / 36.083°N 120.333°E / 36.083; 120.333Koordenatuak: 36°05′N 120°20′E / 36.083°N 120.333°E / 36.083; 120.333
Qingdao non dagoen adierazten duen Txina-ko/-go/-eko mapa
Qingdao
Qingdao
Eremua 10.654 km2
Biztanleria
-Hirigunean
- Prefekturan

2.584.000 bizt (2008)
7.311.200 bizt (2008)
Dentsitatea
- Prefekturan

686,24 bizt (2008)
Nazionalitate nagusia Han
http://www.qingdao.gov.cn/

Qingdao (txinera sinplifikatuz: 青岛, txinera tradizionalez: 青島; pinyineraz: Qīngdǎo), Shandongeko probintzian kokatua. Guztira, 7.311.200 biztanle inguru dauzka horietatik 2.584.000 inguru erdigunean bizi direlarik. Qingdaok 10.654 kilometro karratuko azalera dauka.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriaren hondartza eta portuaren urrutiko ikuspegia.
Lu Xun parkearen ikuspegia.

Hiria, Shandong penintsularen hegoaldean dago, gune nahiko lauean. Dena den, hiritik ez oso urrutik 1.000 metrotik gorako mendiak daude (altuenak 1.133 metro dauzka). Hiriaren %15,5a gune menditsua da. Qingdaok 730,64 kilometroko kostaldea dauka, eta inguruetatik bost ibai igarotzen dira.

Azpiprobintzia mailako Qingdao hiriaren mugakideak honakoak dira: Itsaso Horia hego-ekialdean, Yantai iparralde eta ekialdean, Weifang mendebaldean, eta Rizhao hego-mendebaldean.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txina ekialdeko hiri gehienetan bezala, Qingdaoko klima ere, Asiako montzoiak baldintzaturik dago. Hilabeterik euritsuenak udakoak izaten dira (montzoiak iraun bitartean). Neguak nahiko hotzak dira, eta abendutik otsailera elurra jausten da egun batzuetan.

Datu klimatikoak (Qingdao)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 2.8 4.6 9.0 15.0 20.3 23.7 27.1 28.4 25.3 19.8 12.3 5.7 16.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −3.3 −1.9 2.3 7.9 13.2 17.8 22.2 23.0 18.9 13.1 5.9 −0.5 9.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 11.3 12.1 21.4 34.6 54.9 84.0 142.1 151.1 62.7 48.2 27.9 11.8 662.1
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 3.1 3.7 4.7 6.7 7.5 9.4 12.4 10.2 6.5 6.1 4.7 3.4 78.4
Eguzki orduak 186.0 180.8 220.1 222.0 244.9 219.0 182.9 223.2 219.0 220.1 189.0 182.9 2489.9
Iturria (1): China Weather (1971−2000) [1]
Iturria (2): Hong Kong Observatory (eguzkia bakarrik, 1961−1990) [2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Qingdaon duela 6.000 urteko giza aztarnak aurkitu dira. Dongyi herria, Txinaren sortzearen aurreko herri aitzindarietako bat, Qingdaon bizi zela uste dute adituek. Dongyi herriak, Dawenkou, Longshan eta Dongyeshi kulturak sortu zituzten ondorengo mendeetan. Kristo aurreko 770. urtearen inguruan Jimo izeneko herria sortu zen, eta berehala Shandong eskualdeko bigarren herririk handiena bihurtu zen. Qingdao gaur egun ezartzen den gunea, Qing Dinastiak gobernatu zuen eta hiria Jiao'ao (胶澳) izena zeukan.

1891ean Qing gobernuak, hiriaren defentsak sendotu zituzten arren, urte batzuk beranduago, 1898an, Alemaniako ejerzitoko gizonek Qingdao eta inguruko badiaren jabe egin ziren. Alemaniako kolonia gisa, herriak garapen handia izan zuen, eta Alemaniako itsas ejerzitoak zuzenean gobernatu zuen hiria. Alemaniarrek hirian urte gutxi eman zituzten arren, eragina izan zuten hiriko hainbat guneetan, eta horrela gaur egun, Alemaniako arkitekturaren hainbat aztarna aurki daitezke Qingdaoko hainbat tokitan.

Qingdao gaur egun Txinako Herri Errepublikako manufaktura gune erraldoia da. 1990eko hamarkadatik aurrera, hazkunde eta garapen itzelak jasan ditu. Finantza barruti zaharraren ekialdean bulego dorre berriak eraiki dira, hiriko enpresen hazkundearen adierazgarri. Hiriaren kanpoaldean, industrialde handiak daude, kimikagintza, eta bestelako sektoreetako enpersak biltzen dituztenak.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Qingdaoko barruti eta hirien mapa.
Sakontzeko, irakurri: «Qingdaoren banaketa administratiboa»

Hirigunea osatzen duten barrutiak:

Erdigunearen inguruko barruti eta hiriak:

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006. urtearen amaieran, zortzi milioi biztanle inguru bizi ziren hirian (erdigunea eta inguruko nekazal guneak kontutan hartuz). Hirigunean berez bizi den biztanleria 3 milioikoa da. Urteroko jaiotzak 76.000 inguru dira, jaiotza-tasa 10,15 da mila biztanleko, eta heriotza-tasa 6,32 mila biztanleko.

Hiriko etniarik ugariena Han etnia da, biztanleriaren %99,8a, gainontzeko biztanleria, 38 etnia ezberdinek osatzen dute, horien artean, 80.000 koreatar (2007 amaierako datuen arabera).

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiritarren batez besteko BPGa 7.616 dolarrekoa zen 2008an. Azken urteetan, Barne Produktu Gordina %16 hazi da batez beste urtero, eta nahiz eta 2008an hasitako krisialdi ekonomikoarekin batera, hazkundea asko moteldu den, Txinako Herri Errepublikako hazkundearen gainetik dago oraindik ere. Hiriko enpresek, manufaktura eta bestelako produktuak ekoizten dituzte. Hiriko enpresarik famatuena Tsingtao garagardoa ekoizten duen upategia da. Upategia alemaniarek sortu zuten 1903an hiriaren kontrola izan zuten garaian.

Industrialdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirigunearen inguruan hainbat industrialde dauden arren, garrantzitsuenak honakoak dira:

  • Qingdaoko garapen ekonomiko eta teknologikorako gunea
  • Qingdaoko merkataritza askerako gunea
  • Qingdaoko teknologia berrien industria gunea

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Jiaozhou Badiako zubia»

Jiaozhou Badiako zubia Qingdaoko badia zeharkatuko duen 35 kilometro inguruko zubia da. Eraikuntza lanak 2010. urtean amaitzen direnerako, Txinako Herri Errepublikako eta munduko zubirik luzeenetakoa izango da.

Aireportua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Qingdao Liuting Nazioarteko Aireportua»

Metroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Qingdaoko metroa»

Portua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Qingdaoko portua»

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zhan Qiao kaia 栈桥)
  • Quingdao Txiki uhartea (小青岛)
  • Tian Hou Tenplua (天后宫)

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Qingdao Aldatu lotura Wikidatan