Toyohashi (Aichi)

Koordenatuak: 34°46′09″N 137°23′30″E / 34.76917°N 137.39153°E / 34.76917; 137.39153
Wikipedia, Entziklopedia askea
Toyohashi
豊橋市
core city of Japan (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Chūbu (Tōkai)
Aichi
AlkateaYoshitaka Asai (en) Itzuli
Izen ofiziala豊橋市
豊橋町
Jatorrizko izena豊橋市
Posta kodea440-8501
Geografia
Koordenatuak34°46′09″N 137°23′30″E / 34.76917°N 137.39153°E / 34.76917; 137.39153
Map
Azalera261,35 km²
MugakideakToyokawa (en) Itzuli, Shinshiro (en) Itzuli, Tahara (en) Itzuli, Hamamatsu eta Kosai (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria371.507 (2021eko otsailaren 1a)
−3.258 (2015)
Dentsitatea1.418,72 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1906ko abuztuaren 1a eta 1889ko urriaren 1a
Ordu eremuaUTC+09:00
Hiri senidetuakWolfsburg, Toledo (Ohio) eta Nantong
http://www.city.toyohashi.lg.jp/

Toyohashi (japonieraz: 豊橋市 Toyohashi-shi?) , Japoniako Aichi prefeturako hirugarren hiria da. 2014ko erroldaren arabera, 373.770 biztanle ditu. Ia 9 milioi biztanle dituen Chūkyōko metropoli eremuaren barnean dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prefeturaren hego-ekialdean kokaturik dago, Atsumi penintsulan, Ozeano Barea eta Mikawa Badiaren artean. Higashi-Mikawa eremuko hiriburutzat hartzen da. Ozeano Bareko Kuroshio itsaslasterraren eraginez klima epela du, hainbeste bertako Katahama Jusan-ri hondartzan Itsas dortokek habia egiten dutela.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japoniar paleolit garaitik populatua izan den eremua da. K.a. 10.000 urteko hezurrak ere aurkitu izan dira.

Nara Aroan Tōkaidō errepideko posta-herria izan zen. Sengoku Aroan beronen jabetza eskuratzeko borroka latzak izan ziren Imagawa leinua eta bertako jauntxoen artean, eta ordukoak dira hainbat gatelu eta gotorleku, Yoshida gaztelua esate baterako. Matsudaira leinuak Oda Nobunagarekin bat egin zuen eta Imagawatarren arriskua desagertu egin zen.

Meiji berrezarkuntzaren ondoren Toyohashi herria eratu zen 1879an. 1906an hiri estatusa lortu zuen. 1944ko lurrikarak eta 1945eko bonbaketek hiriaren %60a suntsitu zuten ordea. Hurrengo urteetan berreraiki eta lurrak zabaldu zituen inguruko herriak barneratuz.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarte mailako itsas-portua dauka. Batez ere automobilen inportazio eta esportaziorako Japoniako porturik garrantzitsuena da, herrialde osoaren %50a bertan mugitzen delarik. Alemaniako Bremerhaven portuarekin konparatu izan da sarritan.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Yoshida gaztelua
  • Toyohashiko arte eta historia museoa.
  • Futawa-Yahata santutegia.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]