Trentepohlia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Trentepohlia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
KlaseaUlvophyceae
OrdenaTrentepohliales
FamiliaTrentepohliaceae
Generoa Trentepohlia

Trentepohila Trentepohliaceae familiako alga berde klorofizeo harizpidunak dira. Hauek lurreko euskarrien gainean libre bizi daitezke, hala nola zuhaitz-enborren eta harri hezeen gainean edota likenetan bizi daitezke ere, sinbiotikoki.  [1]

Trentepohilaren harizpiek kolore laranja deigarri bat aurkezten dute, klorofilaren kolore berdea estaltzen duten karotenoide handien presentziak eraginda. Trentepohila espezieak onddo-hifekin elkartzen dira, modu honetan eta fikobionteak dira, likenetan oso hedatuak. Trentepohila generoko 40 espezie inguru daude, batez ere eremu tropikaletan eta subtropikaletan banatuta daudenak, baina badira ingurune epeletan dauden espezieak ere, hala nola Britainia Handian eta Irlandan.[2]

Horrela, generoa ia kontinente guztietan agertzen da.

Trentepohlia generoaren izena Johann Friedrich Trentepohl (1748-1806) alemaniar elizgizon eta botanikariaren omenez da.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. taxonomy. «Taxonomy browser (Trentepohlia)» www.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).
  2. The freshwater algal flora of the British Isles : an identification guide to freshwater and terrestrial algae. (2nd ed. argitaraldia) Cambridge University Press 2011 ISBN 978-0-521-19375-7. PMC 662155166. (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).
  3. (Alemanez) «Eine Enzyklopädie zu eponymischen Pflanzennamen» Botanischer Garten Berlin 2022-01-24 (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]