Karotenoide
Karotenoidea isoprenoideen taldeko pigmentu organikoen sailetako bat da, oso ugaria naturan. Karotenoideak hainbat koloretakoak dira (horia, laranja, gorria edo ubela), guztiz hedatuak landareen artean, algetan, zenbait onddotan eta bakterioetan. Animalietan ere agertzen dira, landareetatik hartzen baitituzte. 700 karotenoide deskribatu dira, gutxi gorabehera. Landareetako loreetan, fruituetan eta sustraietan aurkitzen dira; fotosintesian parte hartzen dute, eta lipodisolbagarriak dira. Animalietan egitura anitzen osagai izaten dira, eta egitura horien kolorea haiek emana izan ohi da, hala nola arrautzaren gorringoarena eta krustazeo askoren oskolena. Karotenoideetan bi sail nagusitan bereizten dira: karotenoak eta xantofilak (neguko hostoei eta artoari kolore horia ematen dietenak).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.