Tulipa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Tulipa edo Idi-bihotza
Idi-bihotz kultibatua (Floriade 2005, Canberra)
Idi-bihotz kultibatua (Floriade 2005, Canberra)


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Ordena: Liliales
Familia: Liliaceae
Generoa: Tulipa

Tulipa edo idi-bihotza landare erraboilduna eta bizikorra da, lore ikusgarrikoa. Liliaceae familiakoa, espezieen jatorria Europa, Iparraldeko Afrika eta Asia da (Anatoliatik eta Irandik Txinako ipar-ekialderaino). Landarearen aniztasunaren erdialdea Pamir eta Hindu Kush mendietan eta Kazakhstango estepetan dago. Tuliparen barrenean 150 espezie inguru sailkatzen dira, baina hibrido asko ere badaude, XVI. mendetik aurrera lorezainek espezie andana gurutzatu baitituzte.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune gehienetan bizi daitezke; hegoaldeko Europan, Iparraldeko Afrikan eta Asian esaterako. Gehienetan mendietan agertzen dira Pamir eta Hindu Kush-en adibidez.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare hauek autotrofoak dira, belarkarak eta bulbotsuak. Zurtoin sinplea du, batzuetan adartuta, ia guztiz lurperatuta. Petaloak herrestariak ditu. Hauek aktinomorfikoak, bestela esanda, erregularrak eta hermafroditak dira.

Herbehereetako tulipa soroak.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tulipa Aldatu lotura Wikidatan