Txantiloi:2008-13 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bilbo Bizkaiko hiriburua, eta Euskal Herriko hiririk jendetsuena da. Bestalde, Espainia eta Europako hiri nagusietako bat ere bada. 353.567 biztanle (bilbotarrak) ditu eta 41 kilometro karratuko azalera, eta "Bilbo Metropolitarra" edo Bilboaldea deritzon inguruneko ardatz ekonomiko eta industriala da.

Izenari dagokionez, Bilbo da euskal izen arautua. Bilbao gaztelaniaz gorde den euskal izen zaharra da.

Bilboaldea Muskiztik Galdakaora hedatzen da mendebaldetik ekialdera, eta Plentziatik Alonsotegi eta Arrigorriagara arte ekialdetik mendebaldera. Ingurune honek ia milioi bat biztanle biltzen ditu guztira. Bizkaiko biztanleriaren hiru laurden baino gehiago bilduz.