Aza
|
|
||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||
|
||||||||||||||
|
|
||||||||||||||
| 'Brassica oleracea' L. |
Aza (Brassica oleracea) jatorriz Europako hegoaldeko eta mendebaldeko kostaldeetakoa den landarea da. Bere jatorrizko ingurune geografikoan gainerako espezieekin duen lehiak itsaslabar kareharritsuetara baztertu dute, gatza eta karea ondo jasaten baititu.
B. olearacea basatia biurteko landarea da. Hosto luzeen erroseta sendoa eratzen du lehen urtean, Brassica generoko gainerako espezieenak baino hosto haragitsuagoak eta lodiagoak sortuz, batez ere bere jatorrizko ingurune zailera moldatu behar izan duelako ura eta elikagaiak hostoetan metatuz. Bigarren urtean 2 metro altu den buruxka loredun bat eratzen du, lore hori txiki ugari sortuz.
Laborantza eta erabilerak[aldatu]
B. oleracea milaka urtez landu dela uste bada ere, greziarren eta erromatarren garaiak baino lehen etxeko landare gisa izan zuen historia ez da ezagutzen. Bi zibilizazio hauek lorategietako landare gisa erabiltzen zuten.
Espezie honetatik abiatuz aldaera asko sortu dira barazki gisa landatzeko, hala nola buru-aza, brokolia, azalorea eta beste batzuk.
B. oleracea espezieko aldaerak zazpi multzotan sailkatzen dira:
- Brassica oleracea Acephala taldea - aza kizkurtua
- Brassica oleracea Alboglabra taldea- brokoli txinatarra
- Brassica oleracea Botrytis taldea - azalorea, romanescoa eta brokolorea
- Brassica oleracea Capitata taldea - buru-aza
- Brassica oleracea Gemmifera taldea - bruselaza
- Brassica oleracea Gongylodes taldea - errefau-aza
- Brassica oleracea Italica taldea - brokolia