Võ Nguyên Giáp

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Giap (ezkerrean) Ho Chi Minhen ondoan.

Võ Nguyên Giáp (1911ko abuztuaren 25a - 2013ko urriaren 4a) Vietnamgo militar komunista da, Ho Chi Minh-ekin batera Indotxinako Gerrako eta Vietnamgo Gerrako heroia. XX. mendeko estratega hoberenetakotzat jota, ezaguna da bere esaera bat: estrategian bat hamarren aurka, taktikan hamar baten kontra (hau da, baliteke txikiak handiari irabaztea epe luzean, egunekoan etsaia baino boteretsuagoa baldin bada).

Komunista 1930eko hamarkadan bilakatu zen. Alderdi Komunista debekatuta, 1939ko irailean Txinara joan zen Giap, non Ho Chi Minh ezagutu zuen. 1941ean Vietnamgo mendietara joan zen gerrillarien lehen taldeak sortzera.

Frantziak Haiphon bonbardatu ostean Indotxinako Gerra 1946an hasita, Txinara itzuli zen. Hortik aurrera, gerrillaren ekintzak Vietnamen eta Laosen ugaldu ziren. Azkenean, Dien Bien Phu-n, borroka erabakigarria burutu zen, eta hainbat asteren ondoren, 1954ko maiatzaren 7an, vietnamdarrak garaile atera ziren.

Genevako biltzarraren ostean, Indotxinako kolonien independentzia aitortuta, Giap Ipar Vietnamgo defentsa ministro izendatu zuten. Aldi berean, hegoaldean estatu batuarren eta aliatuen armaden kontrako borroka zuzentzen zuen. 1968an, Teteko erasoarekin, porrot militarra jaso arren, arrakasta politikoa lortu zuen, amerikarrei gerra amaiezina izatekoa zela erakutsi baitzien.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Võ Nguyên Giáp Aldatu lotura Wikidatan