Verkhoiansk mendikatea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kokapena Lena ibaiaren ekialdean

Verkhoiansk mendikatea[1] (errusieraz Верхоянский хребет; Verjoyanski jrebet) Errusiako asiar zatiaren iparraldean dagoen 1200 kilometroko luzerako mendikate bat da, Zirkulu Polar Artikoaren bi alboetan eta Ekialdeko Siberiaren erdian.

Administratiboki, Errusiako Sakhako Errepublikan dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendigune honek, Lena eta Aldan ibaiak, mendebaldean, eta Yana ibaiaren artean ekialdean, 1200 kilometroko arku handi bat eratzen du. Mendikate honetan, euren urak aipaturiko ibaietara isurtzen dituzten ibai ugarik dute euren iturburua: ekialdeko zatian, Sartang, Durgalach, Yana, Byantakh eta Omolot. Mendebaldekoan, ibai laburragoak dira, horietatik gehienek, euren urak, Lena ibaira isurtzen dituztelarik.

Puntu gorena, 2.389 metrotan dago, mendikatearen hegoaldean. Inguruko finkapenik garrantzitsuena, Verkhoiansk da, mendikateari izena ematen diona, Yana ibaiaren ertzean dagoena. 2002an, bere biztanleria 1434 biztanlekoa zen. Yanako uretan behera, 60 kilometro ingurura, Batagaj dago.

Ohi populatuak dauden tokietan erregistraturiko tenperaturarik baxuenak, eskualde honetan erregistratu dira, urtearen zatirik gehienean, elur geruza sakon batez estalia egoten dena. Azken glaziazioan, mendikateak, glaziar zabalak zituen. Paisaia, udan, mendi alpetarretan ikus daitekeenaren modukoa da.

Eskualde honetan, ikatz, berun, zilar eta zinkeko meatokiak daude. Mendikatea, Eurasiar Plaka eta Ipar Amerikar Plaka elkartzen diren tokitik justu mendebaldean dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordenatuak: 67°00′N 129°00′E / 67.000°N 129.000°E / 67.000; 129.000