Victorio & Lucchino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Victorio & Lucchino
Datuak
Motanegozioa
Jarduera sektoreajantzigintza
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
webgune ofiziala
Velázquezen jaiotetxea, Victorio & Lucchinoren egoitza Sevillan

Victorio & Lucchino Espainiako moda firma bat da. Izena bere sortzaileetatik datorkio: José Víctor Rodríguez Caro (Victorio) eta José Luis Medina del Corral (Lucchino).

1970eko hamarkadaren amaieran ekin zioten ibilbide honi Sevillan. Hiri honetako Disart enpresan elkartu ziren profesionalki eta, handik atera eta denda bat ireki zuten bien artean, bere lehen diseinuak merkaturatzeko asmoz.[1]. Diseinu berriak ziren eta bolanteek, lumek, litsek, enkajeek eta distirek berehala erakarri zituzten inguruko erosleak. [2] Horrela zabaldu zen bikotearen moda Andaluzia eta Espainia osora.

1984an, emaztegaien soinekoen eskari handia sumatu zuten eta lehen bilduma egin zuten, Bartzelonan aurkeztu zutelarik.

1985ean, lehen bilduma aurkeztu zuten New Yorken. Hortik aurrera, eta Cibeles Pasarela sortu zenetik batez ere urtero atera zituzten prêt-à-porter bildumak

1992an, dibertsifikazioa helburu, emakumeentzako lehen perfumea atera zuten, Carmen, Puig elkartearekin batera. Bitxigintzan ere aritu dira eta hainbat antzerki eta zinema ekoizpenetan ere elkarlanean aritu dira, Yerma, La Celestina edo Whitney Houstonen soineko bat The Bodyguard filman aterako zena. 2005ean inauguratu zen Madrileko Puerta América hotelaren bosgarren solairua ere haiena da.

Bikotearen sormena ez da Espainiara mugatzen, Japonia, Alemania, Italia, Frantzia, Herbehereak edo AEBetan ere ezagunak baitira.

Lan esparruan bikote, etxeko eremuan ere bai, José Víctor Rodríguez eta José Luis Medina 2007ko martxoan ezkondu baitziren Carmonan.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]