Vitim

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Vitim
Витим (ru, bu)
Vitim posle Bambuyki.jpg
Kokapena Errusia
Luzera 1.978 km
Arroa 227.000 km²
Emaria 2.200 m³/s
Iturburua Ikat mendiak
Ibai ahoa Lena
Vitimrivermap.png

Vitim[1] (buriateraz eta errusieraz: ВитимVitim, sakheraz: Виитим, Viitim; evenkeraz: Витым, Witym) ekialdeko Siberiako ibaia da, Errusiako Buriatia, Zabaikalski kraia eta Irkutsk oblasta zeharkazten dituena. Lenaren ibaiadar nagusietako bat da. 1.978 km luze da, eta 227.000 km2ko ibai-arroa hartzen du.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikat mendien ekialdeko hegalean du iturburua, Buriatiako Bagdarin herritik hurbil[2]. Vitimeko ordokia zeharkatu ondoren, Jablonovy eta Stanovoi mendiguneak inguratzen ditu. Vitim hirian Lena ibaiarekin bat egiten du, delta bat eratuz[2]. 278 km-tan ontziz ibil daiteke.

Ibai ertzeko herri nagusiak Bodaibo eta Vitim dira.

Hidrometria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vitim ibaiaren emaria 1936-1990 bitartean neurtua izan da Bodaibon (Lenara isuri baino 280 km lehenago)[3][4]. Gune horretan, drainatutako azalerak 186.000 km² du, arro osoaren % 83. Bertan urteko batezbesteko emaria 1.562 m³/s da; emari handiena ekainean du (5.017 m³/s) eta txikiena martxoan (82 m³/s).

Vitim ibaiaren batezbesteko emariak (m³/s), Bodaibon neurtuak
Datuak: 1936 eta 1990 artean

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vitim Aldatu lotura Wikidatan