Vladimir Köppen
Wikipedia(e)tik
Vladimir Peter Köppen (San Petersburgo, Errusiar Inperioa, 1846 - Graz, Austria, 1940) alemaniar geografoa eta meteorologoa izan zen, jatorriz errusiarra.
Biografia[aldatu]
Hanburgoko itsas behatokiko zuzendaria izan zen 1875-1918 bitartean, eta klimen sailkapenari buruzko obrak eman zituen argitara Handbuch der klimatologie izenburupean (Klimatologiari buruzko eskuliburua, 5 liburuki).
Meteorologische Zeitschrift eta Annalen der hidrographischen und maritimen Meteorologie agerkarietako zuzendari izan zen 1884. urteaz geroztik.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.