Volta (ibaia)
Wikipedia(e)tik
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| Kokapena | Burkina Faso, Boli Kosta eta Ghana | |||||
| Luzera | 1.500 km | |||||
| Arroa | 407.093 km² | |||||
| Emaria | 1.210 m³/s | |||||
| Iturburua | Burkina Faso | |||||
| Ibai ahoa | Gineako golkoa | |||||
Volta[1] Mendebaldeko Afrikako ibaia da. Bere iturriak Burkina Fason daude (izan ere, lehen Volta Garaia deitzen zen herrialdea). Ibai nagusia Volta Beltza da (orain Mohoun ibaia) eta 1.352 km ditu.
Ibaiadar nagusiak:
- Nakambé ibaia, lehen Volta Txuria izena zuena.
- Nazinon ibaia, lehen Volta Gorria izena zuena eta Nakambe ibaiaren ibaiadarra dena (320 km).
Bere bokalea Ghanako Ada herrian dago, Gineako golkoan. Hantxe Volta lakua dago, gizonak egindako lakurik handiena.
Izena portugaldar urre-merkatariek jarri zioten, bertan itzulia edo Volta egiten zuten eta.