Volta (ibaia)
Itxura
(«Volta ibaia» orritik birbideratua)
Volta (ibaia) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 1.500 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 8°38′55″N 0°58′57″W / 8.648741°N 0.982618°W |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 388.000 km² |
Ur-emaria | 1.288 m³/s |
Lakuak | Volta aintzira |
Bokalea () | Gineako golkoa |
Volta[1] Mendebaldeko Afrikako ibaia da. Bere iturriak Burkina Fason daude (izan ere, lehen Volta Garaia deitzen zen herrialdea). Ibai nagusia Volta Beltza da (orain Mohoun ibaia) eta 1.352 km ditu.
Ibaiadar nagusiak:
- Nakambé ibaia, lehen Volta Zuria izena zuena.
- Nazinon ibaia, lehen Volta Gorria izena zuena eta Nakambe ibaiaren ibaiadarra dena (320 km).
Bere bokalea Ghanako Ada herrian dago, Gineako golkoan. Hantxe Volta lakua dago, gizonak egindako lakurik handiena.
Izena portugaldar urre-merkatariek jarri zioten, bertan itzulia edo volta egiten zuten eta. XV. mendean portugaldarrek ibaiaren behe ibilgua esploratu zuten, eta XIX. mendea arte ez zuten aurkitu ibaiaren goi ibilgua. 1960 ondoko urteetan Ghanako gobernuak Akosomboko urtegi erraldoia eraiki zuen (8.500 km2-ko eremua hartzen du). Indar-etxe handiak eraiki dira urtegian.[2]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |