Xatt al-Arab
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| Kokapena | Mesopotamia | |||||
| Luzera | 200 km | |||||
| Emaria | 1.750 m³/s | |||||
| Iturburua | Tigris eta Eufratesen lotunea Al-Qurnahen | |||||
| Ibai ahoa | Pertsiar Golkoa | |||||
Xatt al-Arab[1] —Xatt al-Arab ibaia bezala ere ezaguna— (arabieraz: شط العرب Šaṭṭ al-ʿArab euskaraz "arabiarren kostaldea edo hondartza" esan nahi duena; persieraz: اروندرود Arvandrūd) Iran eta Irakeko herrialdeen artetik igarotzen den ibaia eta delta da. Tigris eta Eufrates ibaien elkargunetik sortzen da ibai hau. Irango Karun ibaia ere isurtzen da deltara Basorako hiriaren hegoaldean. Delta 180 km luze da; al-Faw edo Faoko portua dago bokalean. Delta horretan dago Irakeko estatuaren itsasalde bakarra. Irango Abadan hiritik bokaleraino, Iraken eta Iranen arteko muga eratzen du deltak. Garrantzi handikoa da Fao-ko portua, Irakeko petrolioaren esportazioa handik egiten baita.
Basora da hiri garrantzitsuena eta haren inguruetan daude munduko palmondo sail handienak (munduko ekoizpenaren hiru laurden). Gainera ibai honen inguruak petrolio putzuez beterik daude, eta hauen gaineko kontrola lortzeko nahiek sortu zuten 1980an Irak eta Iranen arteko guda. 1991ko Irak-eko gerraren ondoren biztanleak xii gehienak Irakeko gobernuaren kontra matxinatu ziren (Irakeko biztanleen gehiengoa musulman sunnia da). Mendebaleko estatuek hegazkin militarrez ibili ezineko babes gune izendatu zuten bonbardaketak galarazteko.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.