Zadar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Zadar

Zadar
Zadarko bandera

Zadarko armarria

Estatua KroaziaKroazia
Eskualdea Zadar
Alkatea Zvonimir Vrančić
Koordenatuak 44°6′N 15°13′E / 44.100°N 15.217°E / 44.100; 15.217Koordenatuak: 44°6′N 15°13′E / 44.100°N 15.217°E / 44.100; 15.217
Zadar Kroazia-n dago
Zadar
Eremua 194 km2
Biztanleria 75.082 bizt. (2011)
Dentsitatea 387,02 bizt./km²


Zadar Kroaziaren hegoaldeko kostaldea osatzen duen Dalmaziako hiria da, Zadar eskualdearen hiriburua. Bere populazioa 75.082 biztanlekoa da (2011) eta Dalmaziako bigarren hiri handiena da Spliten ondoren.

Eduki-taula

Etimologia[aldatu]

K.a. IV mendean liburnoen taldekoak ziren Jadasinoi leinua bizi zen bertan eta hiriak Idassa zuen izena. K.a. I mendean erromatarrek konkistatu zutenean Iader hiriburu inperiala bihurtu zen. Veneziarrek Zara deitu zuten eta Bigarren Mundu Gerraren Kroazian sartu zenean Zadar izena hartu zuen.

Geografia eta klima[aldatu]

Dalmaziaren iparraldean dago, Kvarne golkoaren azpian. Itsaso Adriatikoan sartzen den penintsula errektangular baten gainean eraikia dago eta irla ugarik inguratzen dute, ezagunenak Ugljan, Pasman, Iz, Dugi Otok eta parke nazionala osatzen duten Kornati irlak. Klima mediterranearra du.

Datu klimatikoak (Zadar, Puntamika Borik)
Hilabetea Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 17.1 21.2 22.5 27.2 32.0 34.6 35.8 36.1 33.0 28.0 25.0 18.6 36.1
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 10.0 11.0 13.4 17.4 22.4 26.5 29.8 29.2 25.1 20.0 14.9 11.2 19.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 7.7 8.1 10.4 13.9 18.6 22.4 25.4 25.2 21.4 16.9 12.2 8.7 15.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa(°C) -9.1 -8.6 -6.8 2.0 3.4 8.2 11.7 10.0 6.4 2.9 -2.6 -6.0 -9.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 5.1 5.6 7.6 10.8 15.1 18.6 21.4 21.1 18.0 14.1 9.7 6.4 12.8
Pilatutako prezipitazioa (mm) 77 72 74 60 61 52 35 63 98 112 119 94 917
Elur egunak (≥ 1 mm) 0.7 0.4 0.1 0 0 0 0 0 0 0 0 0.2 1.4
Eguzki orduak 119.2 137.6 181.1 207.0 263.8 295.5 349.0 310.8 249.3 184.0 125.7 106.8 2529.8
Iturria: Weatherbase [1]

Historia[aldatu]

K.a. IX mendean liburnoak (iliriarren leinu bat) zeuden inguru honetan. Erromatarren k.a. 59 urtean konkistatu zuten ingurunea, Illyricum probintzia osatuz. Hiriburua Salonae zen (Split ondoan) baina VII mendeko Avaro eta Eslaviarrek hau suntsitzean, iliriarrak Zadarren errefuxiatu ziren, eskualdearen hiriburu bihurtuz. Zadartarrek hasieran Veneziaren babesa eskuratu nahi izan bazuten ere X mendean Kroaziaren barruan zeuden. Hurrengo bost mendetan hungariarren eta veneziarren eskutatik pasatuko zen bertakoek beren independentzia mantentzen saiatu baziren ere. 1409an veneziarrak nagusitu ziren azkenik eta Zadarren jabe iraun zute 1797an Austria-Hungariako inperioak Venezia bera menperatu zuen arte.

XIX mendean italiarren eta kroaziarren abertzaletasunaren egoitza izan zen, izan ere Zadarren biztanleen %70a latinoa baitzen. 1920an Rapalloko itunak Italian sartu zuen hiria baina honek Bigarren Mundu Gerra galtzean Jugoslavia barnean zegoen Kroaziak eskuratu zuen. Gerraren ondorioak latzak izan ziren hiria erabat suntsituta gelditu baitzen. 1991an Kroaziak askatasuna lortu zuen baina 1991 eta 1995 artean jugoslaviar armadak sarritan bonbardatu zuen Zadar.

Ondasun nabarmenak[aldatu]

  • Foro erromatarra: Iader hiriko plaza nagusia zen, 100m x 45m, hiru alde marmolezko zutabedun arkoek osatzen zutela.
  • San Donato eliza: IX mendeko monumentu prerromanikoa da. Oin zirkularra du eta 27 metroko altuera duen kupula.
  • Santa Anastasia katedrala: Dalmaziako katedralik handiena da. XII eta XIV mendeen artean eraiki zuten estilo erromaniko berantiarrean eta gotikoan.

Kirolak[aldatu]

Hiriko kirol talderik famatuena KK Zadar saskibaloi taldea da. Kroaziako Liga birritan irabazi du eta Kopa bost aldiz. Jugoslavia garaian ere emaitza onak lorturikoa da, sei Liga eta Kopa bat hain zuzen ere.

Erreferentziak[aldatu]

Kanpo loturak[aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Zadar