Dalmazia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Historikoki, Erromatar Inperioaren garaitik, Dalmazia, Alpe Dinariarrekin bat dator. Gaur egun, Dalmazia bezala, soilik Istria eta Albania arteko kostaldea hartzen da, Kroazia, Bosnia-Herzegovina eta Montenegroren artean banatua dagoena

Dalmazia[1][2] Itsaso Adriatikoaren ekialdeko ertzean dagoen eskualdea da. Zati nagusia Kroaziarena da, baina Bosnia-Herzegovinak eta Montenegrok ere badute zati txiki bat.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hartzen duen hedadura, gutxi gora-behera, 120.000 kilometro karratukoa da, Dinariar Alpeen mendebaldeko zatia eta kostaldeko lautada hartzen dituen lur zati estu batetik hedatzen dena, honi, kostaldearekiko paraleloan dauden uharte luzanga batzuk batzen zaizkiolarik (Uhartedi Dalmaziarra), uharte hauek, euren jatorria, mendilerroen urperatzean dutelarik. Biztanleria gehiena (2 milioi pertsona, gutxi gora-behera), penintsulako kostaldean biltzen da. Eskualdeko hiriburua Kroaziako Split hiria da. Beste hiri batzuk, hauek ere itsasportu garrantzitsuak, Dubrovnik, antzinako Ragusa, eta Zadar dira. Istria penintsula, historikoki, Dalmaziaren zatitzat hartzen da, baita Montenegroren kostaldea ere, Kotor itsasportudun herriraino (antzina Albania veneziarra bezala ezagutu zena).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dalmazia erromatar probintzia
Dalmaziako Erresumaren harmarria Austria-Hungariaren Inperiopean

Antzinaroan, iliriarrak bizi izan ziren bertan, eta greziar koloniak izan zituen. Geroago, erromatarrek, han estatu basailu bat sortu zuten, handik denbora batera, K. a. II. mendean, elkartzen joan zirenak, egungo izenarekin erromatar probintzia bihurtuz.

Dalmazia erromatarra, Theodor Mommsen historialariaren arabera, erabat erromatartua zegoen barbaroen inbasioak hasi zirenean, hori, hondakin arkeologikoak ikusita, ñabartu egiten den arren. Bizantziar Inperioaren zati izan zen eta eslaviarrek eta beste herri batzuek inbaditu zuten VII. mendean, baina gehiengo neolatindarra, mantendu egin zen uharteetan eta kostaldeko hiririk garrantzitsuenetan (Ragusako Errepublika, Zadar, Split).

Erdi Aroan, frankoen eta bizantziarren artean borrokatu zuten bere jabetzagatik, geroago, erabat Veneziaren mende geratu zelarik, 1420 eta 1797 bitartean. Veneziaren eragina, 1000. urte inguruan hasi zen, eta soilik Napoleonekin amaitu zen, Italiako bere erresuma napoleondarrean sartu zuena 1805 eta 1810 bitartean. Aipaturiko eragin hori, nagusi izan zen kultura eta artearen arloan, dalmaziarren heren batek hizkuntza ama bezala hitz egiten zuten italieran ere agertzen zena Napoleon iritsi zenean eta Dalmazian guztiek ulertzen zutena.

Dalmazia veneziarraren mapa 1797an, bertako bi etnia nagusiekin: laranjaz agertzen dena, italiarra, eta, berdez agertzen dena, serbokroaziarra.

Napoleondar inperioa erori ondoren, Austriaren barne geratu zen. Lehen Mundu Gerraren ondoren, Italiak Istria, Zadar eta Dalmazia iparraldeko uharteak (Cherso, Lussino eta Lagosta]] erantsi zituen, Jugoslaviak gainontzekoa erantsi zuen bitartean. Italiak, Bigarren Mundu Gerran, Dalmaziaren zatirik handiena konkistatu zuen 1941ean, Dalmaziako Gobernazio italiarra sortuz, 1943ko iraila arte iraun zuena, Italiak, Aliatuen aurrean amore eman zuenean. Porrotaren ondorioz, ia italiar jatorriko jende guztia desagertu zen Dalmaziatik (Foibeetako sarraskia) Tito diktadorearen garaian.

Azkenik, Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, Jugoslaviaren zati izatera pasa zen, herrialde hau 1990eko hamarkadaren hasieran zatitu zen arte, une horretan, Kroaziako eskualdeetako bat bihurtu zelarik. Egungo Kroazia demokratikoan, tokiko dalmaziar erakunde politikoak garatzen ari dira, Dalmaziarentzako autonomia bat nahi dutenak (Kataluniako eredua jarraituz, adibidez) eta Spliteko antzinako alkatean oinarritzen direnak.

Dalmaziaren zati txiki bat Montenegrorena (Kotor inguruan) eta Bosnia-Herzegovinarena da.

Eskualdea, gaur egun, garapen turistiko handia izaten ari da.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dalmazia Aldatu lotura Wikidatan


120ko Erromatar Inperioko probintziak
Roman empire.png
Akaia | Afrika Prokontsularra | Alpe Cottiae | Alpe Maritimoak | Alpe Poenninae | Arabia Petraea | Armenia | Asia | Asiria | Bitinia | Britania | Dalmazia | Dazia | Egipto | Epiro | Galazia | Galia Akitania | Galia Belgika | Lugdunensis | Narbonensis | Germania Beherea | Germania Garaia | Balear Hispania | Hispania Betika | Hispania Lusitania | Hispania Tarraconensis | Italia | Judea | Kapadozia | Komagene | Korsika eta Sardinia | Kreta eta Zirenaika | Likaonia | Lizia | Mauretania | Mazedonia | Mesia | Norika | Numidia | Osroene | Panfilia | Panonia | Pisidia | Ponto | Rhetia | Sizilia | Siria | Sofene | Trazia | Zilizia | Zipre