Zentro-joera (estatistika)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zentro-joera: banaketa estatistiko honetan datuak 4 balioaren inguruan biltzen dira.

Estatistikan, zentro-joera edo zentralizazioa datu-multzo edo probabilitate-banaketa bat zein balioren inguruan biltzen den adierazten du, horren sakabanatzea edo aldakortasuna kontuan hartu gabe. Zentro-joerako neurriek balio hori zenbatetsi edo zehazten saiatzen dira, datu multzo osoa balio adierazgarri bakar baten bitartez laburtuz. Adibidez, jende multzo bateko garaierak 160-180 cm tartean banatzen badira, zentroa 170 cm-tan kokatzen dela esan daiteke. Gehien erabiltzen diren zentro-joerako neurriak batezbesteko aritmetiko sinplea, mediana eta moda dira.

Zentro-joerako neurri egoki baten betebeharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Modu zehatz eta finkoan definitua izan behar da, hobe formula aljebraiko baten bitartez.
  • Bakarra eta finkoa izatea.
  • Data guztietan oinarritua izan behar da.
  • Ulergarria eta kalkulatzen erraza izan behar da.
  • Lagin ezberdinetarako antzeko balio homogeneoak, sakabanatze txikiarekin, eman behar ditu.
  • Garapen aljebraiko sinplea behar du izan.
  • Muturreko datuek ez dute aparteko eraginik izan behar.

Zentro-joerako neurriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko irizpideak kontuan hartuz, zentro-joerako neurrien sailkapena egin daiteke: batezbestekoak euren kalkuluan datu guztiak kontuan hartzen dituzten neurriak dira; badira, bestalde, bestelako neurriak, baldintza hori bete gabe, batezbestekoek betetzen ez dituzten beste irizpdie batzuk betetzen dituztenak, mediana eta moda kasu.

Batezbestekoak

Zentro-joerako beste neurriak

Erabili beharreko zentro-neurriaren aukeraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zentro-neurri bat aukeratzeko lehenengo irizpidea datuetan erabilitako neurketa-maila edo eskala zehaztea da:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Central tendency, QuickMBA webgunea, 2012-10-24an kontsultatua.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zentro-joera (estatistika) Aldatu lotura Wikidatan