Zhores Medvedev

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Zhores Medvedev (Tbilisi, Georgia, Sobietar Batasuna, 1925) errusiar biologoa da, Roy Medvedev historialariaren ospetsuaren anaia bikia.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medikuntzako ikasketak egin zituen, eta genetika eta gerontologiako alorretan sakondu zituen gero. 1970ean, Eromen kontu bat obraren erredakziorako informazio-bilketa egiten ari zela, Kalugako erietxe psikiatriko batean sar zezatela lortu zuen, indarrean zegoen erregimen politikoko disidenteei ematen zitzaien tratua bertatik bertara ezagutu ahal izateko.

1973an Britainia Handira erbesteratu zen, eta 1979an, bere herritartasunari uko eginda, aberrigabe bihurtu zen. Geroago, baina, britainiar herritartasuna eskatu zuen, eta onartu zioten.

Lan nagusiak, gorago aipatutakoaz gainera: Garapen molekular genetikoaren mekanismoak (1968), T. D. Lisenkoren goraldia eta erorikoa (1969), Hamar urte geroago (1973), Sobietar zientziak (1978), Uraletako hondamendi nuklearra (1979), azken bi sobietar buruzagien biografiak, Andropov (1983), Gorbatxov (1986), eta Txernobilgo ondarea (1990), 1986ko apirilean Ukrainako hiri horretan gertatutako hondamendi nuklearraren inguruko kezkei buruzkoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]